2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoetan (2. poligonoko 279. eta 282. lurzatiak). Ingurumen-txosten estrategikoa
Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoen hiri-jarduketarako plan berezia, Miguel Rico y Asociados Gestión Integral SLk sustatua, izapidetze prozesuan dago. Haren helburua da eremuko egungo hirugarren sektoreko, hoteleko eta kiroleko (golf-zelaia) erabilera aldatzea eta bizitegi-erabilera pribatua ezartzea, 241 etxebizitza ezarrita. Itzako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, eta jendaurrean egon da, iragarkia paratuta 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, ingurumen-dokumentu estrategikoarekin batera.
Ingurumen-ebaluazio estrategikoa administrazio-prozedura instrumentala da, planak eta programak –kasu honetan, hiri-jarduketarako plan berezia– onesteko edo abian jartzeko prozedurari dagokionez. Prozedura horren bidez, planek edo programek ingurumenean izan ditzaketen ondorio nabarmenak aztertzen dira.
Hirigintza-tresnari ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua (IEE) egin behar zaio, bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 31.2 artikuluan xedatutakoarekin.
Egindako azterketatik ez da ondorioztatzen eremuaren berrantolaketak eragina jasaten ahal duen balio garrantzitsurik dagoenik. "Hiri-jarduketarako plan berezia: Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoen esparrua berrantolatzea" delakoari dagokion ingurumen-dokumentu estrategikoaren edukia aztertu ondoren, uste da ebaluatzen duen planaren muntaren araberakoa dela, nahitaezko atalak jasotzen dituela, ondorioak ondo justifikatuta daudela eta prebentzio- eta zuzenketa-neurriak nahikoak direla.
Hala xedatzen baitu bere 10.3 artikuluan abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, ingurumen-organoari dagokionez "lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. (...)" Horren arabera, udal hau ingurumen-organo gisa eratzen da dagokion ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren ondorioetarako, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean ematen zaizkidan eskumenak baliatuz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen-txosten estrategikoa egitea Miguel Rico y Asociados Gestión Integral SLk sustatutako Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoen hiri-jarduketarako plan bereziari buruz (I. eranskin gisa jasota dago), ingurumen-eragin negatibo nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Hiri-jarduketarako plan bereziaren garapenean eta gauzatzean, ingurumen-dokumentu estrategikoan bildutako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak aplikatuko dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoarekin batera, hamar egun balioduneko epean, formulatzen denetik eta Itzako Udala ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik.
3. Ebazpen hau sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Itzan, 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613591