1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3596/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 3101/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamar plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 308/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko otsailaren 4an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 2926/2026 Ebazpenaren bidez, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 3199/2026 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen, suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuan aritzeko bost izangai esleitu zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, deialdian aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egiteko.
Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta plaza hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko plazetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko plazak zehaztuak dituena.
Hori guztia kontuan hartuz, bai eta deialdiaren 12. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da izendapenak egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialorde izateko: José Urdiáin Larrayoz jauna, Rafael Adrián Úriz jauna, Eneko Xabier Benede Ramírez jauna, Jesús Larreta Vicente jauna, Andoni Villanueva Iriarte jauna eta Xabier Ros Oyhenart jauna.
2. Plaza hauek esleitzea:
–José Urdiáin Larrayoz jaunari, 9278. plaza hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
–Rafael Adrián Úriz jaunari, 11286. plaza hutsa, Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia.
–Eneko Xabier Benede Ramírez jaunari, 11002. plaza hutsa, Prestakuntza Atalari atxikia.
–Jesús Larreta Vicente jaunari, 10996. plaza hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
–Andoni Villanueva Iriarte jaunari, 11285. plaza hutsa, Lodosako suhiltzaile-etxeari atxikia.
–Xabier Ros Oyhenart jaunari, 10994. plaza hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 12an hartu beharko dutela plazaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.
4. Bete gabe uztea plantilla organikoan 10987, 10992, 10999 eta 11283 zenbakiekin identifikatutako plaza hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2614463