1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2207E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, epaimahaia aldatzen duena Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 5 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 15E/2026 Ebazpenaren bidez, arloko fakultatibo espezialistaren 54 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen, eta kalifikazio epaimahaiak izendatu ziren.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Epaimahaia aldatzea Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloko fakultatibo espezialisten 5 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdian, honela:
–María Mercedes Gabari Machín andrearen ordez, zeina Espezialitateko Batzorde Nazionalak ordezko epaimahaikide izendatu baitzuen, María Luisa Saldaña Lusarreta andrea izendatzea, zeina O-NOZeko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista baita.
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2613886