227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Oposizio-lehiaketa, informazioko ofizialaren plaza bat betetzeko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari atxikia. Izendapena

Amaitu da informazioko ofizialaren plaza bat (Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari atxikia) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hautaketa-prozesua (oinarriak argitaratu ziren 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an). Hori dela eta, Atarrabiako Udaleko alkateak 1083. Ebazpena eman du, 2026ko urriaren 26koa, eta, horren bidez, honako hau ebatzi du:

1. Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatzea ondotik azaltzen den izangaia, eta adierazitako plaza hutsa adjudikatzea:

PLAZA

LANPOSTUA

MAILA

IZENDATUTAKO IZANGAIA

10 07 01 / 01

Informazioko ofiziala

C

Nekane Larranua Usunariz

2. Izendatutako izangaiak 2026ko azaroaren 3an jabetu beharko du plazaz.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, orobat, deialdiaren web fitxan, Atarrabiako Udalaren atarian: https://www.villava.es/eu/.

Atarrabian, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2614233