227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

26-01763 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena betebehar-seinale bati kasurik ez egiteagatik jarritako isuna

Honen bidez jakinarazten da Jesús-María Bernechea Garcíak 26-01763 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako Udaleko alkatearen 2026ko abuztuaren 6ko ebazpen baten aurka, zeinaren gaia honako hau baita: betebehar-seinale bati kasurik ez egiteagatik jarritako isuna.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2026ko urriaren 21ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2613761