227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1223E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek Zangozan gaua igarotzeko eremuaren proiektuari. Proiektuaren sustatzailea Zangozako Udala da.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura hasteko, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalaren txosten honen goiburuan aipatutako proiektua aurkeztu dio Biodibertsitate eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari 2026ko irailaren 10ean. Proiektuaren ezaugarriak direla-eta, proiektua Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9 h) Kanpamentu iraunkorrak kanpadendak zein karabanak taldearen barnean sartzen da proiektua. Beraz, bertan ezarritakoarekin bat, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

–Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren izapidetzea.

Organo nagusiaren espedientea jasota, ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egiteko izapidea egin zen, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46 artikuluan jasotakoaren arabera. Kontsulta egin zaie Nafarroako Erdialdeko tokiko ekintza taldeari, Sustrai Erakutza Fundazioari, Ekologistak Martxan entitateari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.

Erantzunak jasotzeko epea amaituta, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko irailaren 24ko erantzun hau jaso da: proiektuaren informazio geografikoa eta Nafarroako Inbentario Arkeologikoan dagoen informazioa aztertuta, proiektatutako azpiegiturek ez dute sailkatutako inongo aztarnategi arkeologiko ukitzen.

–Proiektuaren deskribapena.

Lehenengo fasean geldileku eta aparkatze eremu bat proiektatzen da, zeinak autokarabanentzat eta karabanentzat 10 toki izanen dituen eta Zangoza hegoaldean dagoen, zehazki, A azpilurzatiaren 7. poligonoko 3 zenbakia duen katastro lurzatian. Lurzati horrek 3.690 m2-ko gainazala du.

–Proiektuaren deskribapena.

Zerbitzuguneak eremu hauek izanen ditu (ikusi planoak I. eranskinean):

1. Autokarabanen deposituak bete eta husteko eremua ("plataforma"). Ur-hargunea izanen du depositua ur garbiaz betetzeko eta ibilgailuaren ur grisak eta beltzak husteko, eta estolderiarekin lotutako sareta bat du.

2. Autokarabana eta karabanentzako aparkaldi gune bat, lur zoladura baten gainean dagoena (zabor-legarrezkoa).

3. 6 m zabal den sarbide bat, hormigoizko saretaz zolatuta egonen dena.

4. Egoteko eremua. Karabanek ezinen dituztenez ibilgailuaren perimetroa gainditzen duten elementu propioak zabaldu, egoteko eremu komun bat jarriko da erabiltzaile guztientzat, eta mahaiak, zaborrontziak, itzala... egonen dira.

Eremu horretara sartzeko, sarbidea kontrolatzeko sistema bat egonen da, matrikula-plakak irakurriko dituena.

Eremua Zangozatik hurbil dauden horniduraren eta saneamenduaren sare orokorrera konektatuta dago, eta konexio horren bide zein errepideko muga 200 m luze inguru izanen da.

Argiari dagokionez, eguzki luminariak jartzea aurreikusten da 7 m-ko garaierako euskarri baten gainean, zeina hormigoizko dado baten bidez ainguratuta egonen den.

Dokumentazioaren atal batek barne hartzen ditu eremuaren ingurumen integrazio neurri nagusiak, esate baterako, zoladura iragazkorra erabiltzea; zuhaixka eta zuhaitzez betetako landare berdegune perimetral bat proiektatzea; ura zentzuz erabiltzea ahalbidetuko duten sistemak ezartzea, bai eta ur grisak eta beltzak araztegira sare seguruen bidez isurtzeko sistemak ere; eta energia iturri berriztagarriak erabiltzea (plaka fotovoltaiko).

–Ingurumen ebaluazioa. Proiektuaren azterketa, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Proiektuak ukitutako gainazala Yamaguchi hotelaren atzean larrez betetako nekazaritza lurzati bati dagokio, ingurumen balio garrantzitsurik gabeko hirigune inguruko giro batean.

Proiektuak dimentsio mugatuak ditu, lurzoru eta ur gutxi kontsumitzen du, ez du apenas hondakinik sortzen, energia fotovoltaikoa erabiltzen du, hondakin-urak araztegira bideratzen ditu eta bere jardueran zehar perturbazio minimoak sortuko ditu.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren bidez, behin sustatzaileak emandako informazioa zein egindako kontsulten ondoriozko txostenak aztertuta eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. Eranskinaren irizpideen arabera, ondorioztatu du proiektua gauzatzean, ustiatzean eta bertan behera uztean ez dagoela ondorio esanguratsurik ingurumenean, txosten honetan ezarritako baldintzen arabera. Dena den, horrek ez du galarazten indarreko legediaren arabera behar diren gainerako baimenak lortzeko betebeharra.

Ingurumenaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua; eta ekainaren 24ko 44/2026 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek Zangozan gaua pasatzeko proiektuak, zeina bertako Udalak sustatu duen, ez du ondorio esanguratsurik ingurumenenean, txosten honetan ezarritako baldintzen arabera.

2. Baimena izateak berekin dakar baldintza hauek betetzea:

–Proiektuak memorian aurreikusitako ingurumeneko neurriak beteko ditu; bereziki, udal zerbitzuak lurpeko hoditerien bidez konektatzea, zoladura iragazgaitza erabiltzea garbiketaren eremurako ("plataforma") eta gainazal iragazkorrak erabiltzea sarbidean eta aparkaldi eremuetan, zeinak eremu horietan euri uraren perkolazio zuzena egitea ahalbidetuko duten.

–E2 gisara sailkatutako eremu horretan argi kutsadura, argi arrotza eta faunaren gaineko ukipena murrizteko, bete beharko da Kanpo argiteriako instalazioen efizientzia energetikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) ezarritakoa, eta, zehazki, honako hau:

  • Goiko hemisferioaren gehieneko fluxuak, argi puntuek emandakoak, % 5ekoak edo apalagoak izanen dira kanpoko argiteriako argi puntu guztietan (EA-03 jarraibide tekniko osagarria, 1.1.–atala. Argi emisioen mugak).
  • Gomendioa da, ahal dela, argi zuri-urdinxka isurtzen duen lanpararik ez jartzea (LEDen kasua da hori, LED anbarrak salbu), eta, berriz, sodio-lurrunezko lanparak edo LED anbarrak erabiltzea (argi zuri-horia), edo iragaztea 440 nm-tik beherako uhin-luzeren erradiazioa.

–Lanen hasieran, proiektuak ukitutako gainazaleko landare-lurra aterako da (lurraren azaleko geruza emankorra), eta hondeaketa lurretatik bereizita pilatuko da, lehengoratzeko aparkaldi gunera bideratutako aparkaldi gunearen beraren perimetroko eremuak eta landareztatu beharreko "plataforma".

–Landare-lurra zabaldu eta ereinen da. –Proposatutako landaketetan, eremuko klima-baldintzak betetzen dituzten espezieak erabiliko dira. Horretarako, astigarrak (acer campestre, a monspesulanum), otsalizarrak (sorbus aucuparia, s domestica), lizarrak (fraxinus amugustifolia) elorri zuriak (crataegus monogina) eta abar erabiltzea proposatzen da. Landaketarako, ezarpena eta mantentzea bermatzeko birjarpenak eta zainketak eginen dira.

–Hondakinen kudeaketa zuzena eginen da, bereziki, zangak irekitzetik eta ura husteko sistema duen plataformatik datozen indusketako lur soberakinena. Sobratzen diren lurrak lurzatian bertan zabaldu beharko dira, haren topografia modu esanguratsuan aldatu gabe.

–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalean jasotakoaren arabera, kontsigna honi jarraituko zaio: obrak egitean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du horren berri eman behar zaiola berehala Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (helbide elektronikoa: arqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste astuntzat hartuko dira, aipatutako foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.

–Beharrezkoa izanez gero Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari egoeraren baten berri ematea (obren hasiera, etab.), Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari mezu elektroniko bat bidaliko zaio (948 703 671 edo 609 907 084, gmatafalla@navarra.es).

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri, proiektua onesten duen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari eta Zangozako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–KOKAPENAREN ETA PROIEKTUAREN PLANOAK

Toki mailara eramatea. A azpilurzatiko 7. poligonoko 3 zenbakia duen katastro lurzatia

Instalazioaren planoa

Ur grisak eta beltzak husteko sistema duen plataformaren xehetasunak

Iragarkiaren kodea: F2614058