227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Dataren eguneko 12:00ak direnean, bat etorriz Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 10.1.b eta 11.1.b artikuluetan xedatutakoarekin, bai eta Hauteskunde Batzorde Probintzialeko idazkariak 2026ko azaroaren 7an sinatutako erabaki batekin ere, zeinetan bokal ez-judizial izendatzen baitira Alfonso Arribas Cercan jauna eta Eva M.ª Rodríguez Sola andrea, eratuta gelditzen da Eskualdeko Hauteskunde Batzordea, eta honako kide hauek izanen ditu:

–Batzordeburua:

Paola García Sánchez andrea, Tuterako Auzialdiko Auzitegiko 2. plazaren epaile magistratu titularra.

–Bokal judizialak:

Irene Sofia Carrau Sancho andrea, Tuterako Auzialdiko Auzitegiko 4. plazaren epaile magistratu titularra.

Aída Ramírez Cabeza andrea, Tuterako Auzialdiko Auzitegiko 5. plazaren epaile magistratu titularra.

–Bokal ez-judizialak:

Alfonso Arribas Cerdan jauna, Tuterako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Eva M.ª Rodríguez Sola andrea, Tuterako Abokatuen Elkargoko abokatua.

–Idazkaria:

Antonio Martínez Vicente jauna, Justizia Administrazioaren letradua, Tuterako Zerbitzu Erkide Orokorreko zuzendaria.

Ekitaldi honetan, batzordeburuak agindu du, batetik, Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, horretarako dagokion ediktua igorrita, eta, bestetik, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialari eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzari jakinarazteko.

Gainera, erabaki da akta hau Epaitegi Dekanoak sortutako 11/2026 erregistro-espedientean sartzea.

Eta, aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilkurari bukaera eman zaio eta honako akta hau sinatu dute bertaratu diren guztiek, nirekin batera. Horren fede ematen dut.

Tuteran, 2026ko azaroaren 7an.–Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Antonio Martínez Vicente.

Iragarkiaren kodea: J2614497