1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3479/2026 EBAZPENA, urriaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Soledad Domínguez Mendoza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten zazpi plaza daude, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3007E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko ekainaren 5ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 18ko 2684/2026 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapenaren ondoren, Marina Sánchez Latorre andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, plazaz jabetu zen egunetik, une horretan administrazio berean beste lanpostu batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako. Hori oinarri hartuta, 2026ko urriaren 5ean, deialdiaren web-fitxan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Soledad Domínguez Mendoza andrea, txanda irekiko izangaia, Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 73702 plaza esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia eta destinoa Iruñean duena.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko azaroaren 16an hartu beharko du plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2614082