1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3525/2026 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1958E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen OOLTko pediatren 8 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 17ko 3026E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko urriaren 9an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.
María Izquierdo Rubio andreak uko egin dio hautapen-prozesuari.
Proposatutako gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, OOLTko pediatren lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
CABIRO ECHEVERRIA, MARÍA
VIDAL LANA, PAULA
HIDALGO SANZ, JUAN
FERNÁNDEZ VENTUREIRA, VÍCTOR
JUSTO RANERA, ABEL
DE LA IGLESIA NAGORE, IÑAKI
SÁNCHEZ ARLEGUI, AMAIA
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 16an hartu beharko dute plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
Irekia | Cabiro Echeverria, María | 68706 | Berriozarko OOLTa | Funtzionarioa | Berriozar |
Irekia | Vidal Lana, Paula | 64396 | Buñuelgo OOLTa | Funtzionarioa | Buñuel |
Irekia | Hidalgo Sanz, Juan | 69920 | Valtierra-Cadreitako OOLTa | Funtzionarioa | Valtierra |
Irekia | Fernández Ventureira, Víctor | 60878 | Azkoiengo OOLTa | Funtzionarioa | Azkoien |
Irekia | Justo Ranera, Abel | 71506 | Lodosako OOLTa | Funtzionarioa | Lodosa |
Irekia | De La Iglesia Nagore, Iñaki | 60320 | Txantreako OOLTa | Funtzionarioa | Iruña |
Irekia | Sánchez Arlegui, Amaia | 60044 | Zarrakazteluko OOLTa | Funtzionarioa | Zarrakaztelu |
Iragarkiaren kodea: F2614188