2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARIBARKO BATZORDE NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin gizarte-hezitzailearen plaza bat (12 zenbakidun plaza), Erronkaribarko Batzorde Nagusian aritzeko.
Batzordeburuak 2026ko urriaren 20an emandako 30. Ebazpenaren bidez, honako izangai hau izendatu zen langile lan-kontratudun finko, B mailakoa, gizarte-hezitzailearen lanpostuan aritzeko (12 zenbakidun plaza hutsa betetzeko):
LARRAITZ GONZALEZ VAHL
Azaroaren 23an jabetu beharko du plazaz.
Izendatzeko ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erronkarin, 2026ko urriaren 21ean.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2614185