227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langileen berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 104/2024 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen (2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langilearen lanpostua betetzeko; bada, haren 9. oinarrian xedatutakoa betez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1555/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak hautatzeko egintzarako deialdia egin zen, eta esleitu gabe gelditu ziren hiru plaza huts, haiek aukeratzeko baldintzak betetzen zituen izangairik ez zegoelako.

2026ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18koan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten berrogeita hamabost izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Izendapena egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2348/2026 Ebazpenaren bidez.

Deialdiaren 9.4 atalarekin bat etorriz, bete gabe gelditu diren plazak beteko dituzten izangaiak izanen dira, plaza horietako betebeharrak betetzeaz gain, hautapen prozesua gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu direnak.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta bertan sartzea Julen Rípodas Mina jauna, Oihane Goñi Hernández andrea eta Garazi Sánchez Sánchez andrea, denak txanda irekiko izangaiak.

Deialdiaren 8.1, 8.2 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2614177