227. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, familia-langilearen 34 plaza betetzeko. Lehen izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko azaroaren 3an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaituta Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko familia-langilearen 34 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko ekainaren 23an, eta 2025eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu zuen oposizioa gainditu zuten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamen osagarriarekin, 2026ko urriaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 13-OCT-26 (15/RH) ].

Proposamen osagarri horren arabera, María Paz Barricart Luquin andreak uko egin dio izendapenari. Hori dela eta, deialdiaren oinarriekin bat, bete gabe gelditzen diren plazak deialdiaren 9.4 apartatuan xedatutakoaren arabera beteko dira; hau da, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsik geratu den plaza beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurren dagoen eta betekizunak betetzen dituen izangaiarekin.

Proposatutako gainerako hiru izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da horien izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea, familia-langilearen lanpostuan aritzeko, honako pertsona hauek (plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie):

ABIZENAK ETA IZENA

PLAZA

ALVARADO VÁSQUEZ, LINA PIEDAD

2-408200-127

ESCARAY SAN MARTÍN, GURUTZE

2-408200-126

HUAMANI ESPINOZA, MARLENE YSABEL

2-408200-101

2. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 16an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko azaroaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2614239