115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

34/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren martxoaren 31ko 20/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 17an emandako 105/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen autonomia erkidegoaren esparruko lekualdatze-lehiaketetarako deialdian, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindakoan: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak eta lanpostu parekatuetakoak. Horrez gain, parte-hartzaileen eta lekualdatze-lehiaketetako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 23ko 113/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen autonomia erkidegoaren esparruko lekualdatze-lehiaketetarako deialdian, maisu-maistren kidegoko eta lanpostu parekatuetako irakasle funtzionarioentzat egindakoan, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionalen 11 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, enpresa zientzietako diplomadunen hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

327E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2026ko deialdia aldatzea: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza (Sian@ 05317 kodea)". DDBN kodea: 902043.

348E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 345E/2026 Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez onesten baita pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarteko aldian.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

150/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioa.

1.7. BESTELAKOAK

35/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren arteko 2026ko ekainaren 8ko Akordioa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari baterako baimena ematen diona Gizain Fundazioari enkargua egin diezaion ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berria sortzeko.

33/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur-eskoletan familiei aplikatzen ahal zaizkien tarifak, 2026-2027 ikasturterako.

327/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Zubiarte euskaltegi publikoaren 2026-2027 ikasturteko eskola egutegia prestatzeko, helduentzako euskararen irakaskuntza ez-arautuei dagokienez.

96/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita 4,48 MW-eko potentzia instalatuko "Las Planillas" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Pitillasko, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 5321-CE.

106/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio baimena ematen baita 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean. Espedientearen kodea: 5410-CE.

107/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, eraikitzeko administrazio baimena ematen duena 1 MW-eko "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Berriobeitiko udal mugartean. Espedientearen kodea: 5472-CE.

5431E/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita ikuskizun publikoetan eta aisialdiko jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko gaitasun-proben 2026ko deialdia.

193E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean olio-hondakinetatik abiatuta oleinak lortzeko eta eskualanoa fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

194E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Murietako udal-mugartean hodi zentrifugatuak fabrikatzen dituen instalazio batean aldaketa nabarmena egiteko. Instalazioaren titularra Schmidt-Clemens Spain SA da, eta aldaketaren xedea da iparraldeko eremuan euri-urak arazteko sistema berri baterako proiektua gauzatzea. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

198E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Murchanteko udal mugartean dagoen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Excavaciones Héctor Villada SL da.

199E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Allingo udal mugartean hiriko hondakin urak arazteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Jurramendiko Mankomunitatea da.

200E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezko bat egiteko Zangozako udal mugartean haragi-produktuak ontziratzeko dagoen instalazio batean. Instalazioaren titularra Embutidos Goikoa SA da.

201E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Arakilgo udal mugartean oloa eta horren deribatuak prozesatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Titularra Harivenasa SL da.

204E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita animaliak elikatzeko produktuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Buñuelgo udal mugartean dago eta haren titularra Liverco SL da.

205E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Arangurengo udal mugartean balazta-pastillak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra ZF Aftermarket Ibérica SL da.

206E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Azagrako udal mugartean fruta-produktuak prestatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Iberfruta-Muerza SA da.

207E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita Cortesko udal mugartean haize-sorgailuen palak birziklatzen dituen instalazioaren ingurumen baimen bateratua, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Energyloop SA da.

208E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Fontellasko udal mugartean dagoen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra ATE & Compactados SL da.

209E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita aldaketa nabarmena egitea hondakinen tratamendu zentroa eta hondakin ez arriskutsuen zabortegia hartzen dituen instalazioan, Tuterako udal mugartean. Erriberako Mankomunitatea da haren titularra.

210E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezko bat egiteko San Adriángo udal mugartean metalezko piezak ebakitzeko dagoen instalazio batean, 2368. lurzatian eraikin bat handitzeko proiektua gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan adierazten diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Laser Ebro SL da.

219E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Lodosako udal mugartean plater prestatuak elaboratzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Productos Naturales de la Vega SLU da.

221E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Corellako udal mugartean plater prestatuak elaboratzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

225E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Cárcarko udal mugartean oilo zirina prozesatu eta konposta ekoizten duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Redondo-Izal SL da.

226E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita orga jasotzaileak fabrikatzeko eta merkaturatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua, instalazioa ixteko baldintzak ezartzeko. Horrenbestez, instalazioa ixteko proiektu teknikoan eta espediente administratiboaren parte den gainerako dokumentazio gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko dira, bai eta ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak ere. Instalazioa Elortzibarko udal mugartean dago, eta haren titularra Mitsubishi Logisnext Europe SA da.

227E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Garesko udal mugartean ibilgailuak desegiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Recuperaciones Valdizarbe SL da.

230E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezko bat egiteko Irunberriko udal mugartean haize-sorgailuetarako palak fabrikatzen dituen instalazio batean, elektrizitatearen, gas naturalaren eta gasolioaren kontsumoa handitzeko proiektua aurrera eraman ahal izateko. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nordex Blades Spain SAU da.

232E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tafallako udal mugartean burdina urtu eta motorrak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tafalla Iron Foundry sozietate kooperatiboa da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Aldapa Sdad. Coop. Ltdak sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, 356 Lengusuek eraldaketarako nekazaritza sozietateak sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Minueta ENSak sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Forrajes de Ribaforada SLk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, bete daitezen Iruñeko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzeko peoiaren (hilerriko atezaina) plaza bat eta laborategiko zerbitzu anitzeko peoiaren plaza bat

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGINAGAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 17. poligonoko 58. lurzatian. Hasierako onespena

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ARELLANO

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ATETZ

Alkateordearen ukoa eta bertze baten izendapena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

AZPAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BASABURUA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BERRIOZAR

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

CASCANTE

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ESPRONTZEDA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

ETAIU

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

GALOZE

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

GULIAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 16. poligonoko 96. lurzatian. Hasierako onespena

MARTZILLA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

METAUTEN

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

OKO

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

OLEXOA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ELORTZIBAR

Alkatearen eskuordetzea, Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenak lehen alkateordearen esku uzteko

DEIERRI

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

VIANA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2026ko aurrekontuaren behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena