2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Basaburuko udaletxean egingo den 2026/5 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 2015/40 legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2026eko maiatzaren 22ko 2026/179 Alkate Ebazpenean erabaki du:
1. Udal honetako zinegotzia den Mikaela Elizalde Elizalde eskuordetzea 2026/5 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
2. Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Basaburuan, 2026eko maiatzaren 23an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2607797