1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
221E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Corellako udal mugartean plater prestatuak elaboratzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren baldintzak aldatzea |
Espedientearen kodea | 0001-0061-2026-000022 | Hasiera eguna | 2026-04-07 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 9.5 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / Bat ere ez |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / Bat ere ez |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Plater prestatuen elaborazioa |
Titularra | ELABORADOS NATURALES DE LA RIBERA DEL EBRO SL |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3107709001 |
Tokia | Rincón de Soto z.g. 7. poligonoko 410. lurzatia. |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 599.305,000 eta Y: 4.662.637,000 |
Udalerria | CORELLA |
Proiektua | Sortzen diren hondakinen zerrendan hondakin berri bat sartzea, 150104 EHZ kodea duena |
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 451E/2022 Ebazpenaren bidez emana, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 9.5 taldean.
2026ko apirilaren 7an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 150104 EHZ kodea duena, bere prozesutik datozen metalezko ontziei dagokiena.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Onartzea Corellako udal mugartean plater prestatuak elaboratzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SLri eta Corellako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2607843