115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren arteko 2026ko ekainaren 8ko Akordioa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari baterako baimena ematen diona Gizain Fundazioari enkargua egin diezaion ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berria sortzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien mendekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat.

Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen kudeaketa-esleipena departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten mendeko erakunde publiko bati egiteko, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Horrenbestez, 2026ko ekainaren 8ko Akordioaren bidez, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak kudeaketa-esleipen bat egin diote Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, Gizain Fundazioari enkargua egin diezaion ipar-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko eremuetan emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berria sortzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du, orobat, kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea foru agindu hau eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren arteko Akordioa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari baterako baimena ematen diona Gizain Fundazioari enkargua egin diezaion ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berria sortzeko.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Berdintasunerako Institutura, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horietan dituen kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

AKORDIOA, LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUAREN ETA ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUAREN ARTEKOA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENA EMATEN BAITZAIO NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUARI ENKARGUA EGIN DIEZAION GIZAIN FUNDAZIOARI, IPAR-EKIALDEAN ETA IPAR-MENDEBALDEAN EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BIKTIMAK ARTATZEKO BALIABIDE BERRIA SORTZEKO

BILDURIK:

Alde batetik: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria.

Beste aldetik: María Carmen Maeztu Villafranca andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

ETA AZALTZEN DUTE:

Lehena.

Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak jasotzen du erakundeek erantzukizuna dutela emakumeen aurkako indarkeriari osoko arreta emateari dagokionez, eta ezartzen du botere publikoek erantzun espezializatua, koordinatua eta eskuragarria eman behar dutela, indarkeria horren agerpen eta testuinguru guztietarako egokia. Era berean, hala azpimarratzen baitute Genero Indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak eta Sexu Askatasunaren Berme Osoaren irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoak, baliabide espezializatuak eduki behar dira arreta eman ahal izateko emakumeei eta haien seme-alabei, eta erantzun ahal izateko irteera, lehengoratze eta erreparazio prozesuetako alde juridiko, psikologiko, sozial eta hezkuntzakoei.

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldeak funtsezko piezak izan dira Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeek emandako erantzunean. 2010az geroztik, diziplina anitzeko arreta eman diete indarkeria-egoeran dauden edo egon daitezkeen emakumeei eta haien seme-alabei. Gaur egun, lau talde daude hedatuta Nafarroako Foru Komunitatean. Talde horiek gizarte zerbitzuen zentroetan kokatzen dira, eta gizarte zerbitzuen zonifikazioaren arabera eratu dira historikoki.

Eskariaren bilakaera kontuan hartuta, artatutako egoeren gero eta konplexuagoak izanda eta eremu jakin batzuen lurralde-errealitatea dela eta, komeni da eredu indartu baterantz aurrera egitea, zeinak barne hartuko baititu esku hartzeko gaitasun handiagoa, hurbiltasun handiagoa, indartutako arreta juridikoa, seme-alabentzako arreta espezifikoa eta osoko laguntzaren logika bat irteera, lehengoratze eta erreparazioa prozesuetan, indarkeriaren aurrean.

Iruñerriko eta iparraldeko eremuan, egoera bereziki aipagarria da, irisgarritasuneko egiturazko zailtasun bat baitago. Iruñerriko eta iparraldeko egungo eremuak oso errealitate desberdinak biltzen ditu: batetik, biztanleriaren kontzentrazio handiko zonalde bat, baliabidetik hurbil dagoena (Iruñerria, alegia), eta bestetik, bi zonalde –ipar-mendebaldea eta ipar-ekialdea–, dentsitate txikiagoak eta sakabanatze handiagoak dituztenak, baita distantzia handiagoak eta komunikazio konplexuagoak ere, non herriak bata bestetik urrun baitaude eta ez baita beti erraza zuzeneko joan-etorriak edo arinak egitea.

Bigarrena.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 26ko 134/2025 Foru Dekretuaren arabera, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoari dagokio, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduketa integraleko neurriak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena (erakunde hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago).

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean, 180.000 euroko aurrekontu-partida hau sartu du Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusirako: 901003 91600 2279 231506, "Gizain Fundaziorako enkargua, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berri bat izateko, ipar-ekialdea eta ipar-mendebaldea eremuetan" izenekoa.

Bi aldeei interesatzen zaie emakumeen aurkako indarkeriatik bizirik dirautenei laguntzeko taldea (iparraldea) proiektu pilotua sortzea, zeina foru politika publikoaren berezko jarduketa bat baita berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriari erantzuteko. Haren helburua da jauzi egitea emakumeen aurkako indarkeriei arreta emateko foru eredu berri baterantz, non, berdintasunean eskumena duen erakundearen gidaritzapean, gainditu gogo baita gizarte zerbitzuen egituretatik jasotako antolaketaren logika.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien mendekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak eta zerbitzuei lotutakoak, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen kudeaketa lan bat esleitzeko departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten mendeko erakunde publiko bati, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Horrenbestez,

HITZARTZEN DUTE:

Lehena.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren aldeko esleipena baimentzea, Gizain Fundazioari enkargua egin diezaion ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berria sortzeko (Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikia).

Bigarrena.

Esleipena indarrean egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2026ko azaroaren 30era arte.

Hirugarrena.

Esleipen honen xede den prozeduraren ondoriozko gastuak finantzatzeko, beharrezkoak diren izapideak egin ondoren, 180.000 euro izanen dira Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren partida honen kargura: 901003 91600 2279 231506, "Gizain Fundaziorako enkargua, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko baliabide berri bat izateko, ipar-ekialdea eta ipar-mendebaldea eremuetan" izenekoa, 2026ko gastu-aurrekontukoa.

Laugarrena.

Akordio hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Berdintasunerako Institutura, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horietan dituen kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2608272