115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio baimena ematen baita 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean. Espedientearen kodea: 5410-CE.

1.–Aurrekariak.

2022ko urriaren 3an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 122. artikuluan ezarritakoarekin bat, Wade Fotovoltaica SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean.

Eskaera behar bezala tramitatu ondoren, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 151/2024 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Wade Fotovoltaica SLri, "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean (ebazpena 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan).

Ebazpen hauek kontuan harturik eman zen ebazpen hori:

–687E/2023 Ebazpena, uztailaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, proiektuaren aldeko ingurumen inpaktuaren txostena ematen duena (2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7koan).

–443E/2024 Ebazpena, urriaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen duena.

2.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera.

2026ko apirilaren 1ean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. artikulua aplikatuz, Wade Fotovoltaica SLk eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean.

Eskaerarekin batera aurkeztutako agirien arabera, instalazioa, osorik hartuta, honako hauek osatzen dute:

–Aldebiko 10.360 modulu fotovoltaiko (Tiger Neo 72HL4-BDV modelokoak), 649,75 W-eko potentzia unitarioa dutenak (1,15 x 565 W), eta guztira 6.731,41 kWp-eko potentzia erpina.

–2 inbertsore fotovoltaiko, Power Electronics etxeko FS1955K eta FS2935K modeloetakoak, 1.955 kW-eko eta 2.935 kW-eko potentzia izendatua dutenak 40ºC-tan, eta guztira 4.890 kWn-ko potentzia izendatua. Inbertsore fotovoltaikoen bidez, moduluek korronte zuzenean sortzen duten energia korronte alterno bihurtzen da, eta transformazio zentroetako behe tentsioko armairuarekin lotzen da, 13,2 kV-era eraldatzeko.

2 transformazio zentro edo estazio, bakoitza inbertsore fotovoltaiko batekin eta dagokion transformadorearekin.

–Lehen estazioak 2.100 kVA-ko eta 13,2/0,615 kV-eko transformazio erlazioko transformadore bat du, eta transformadore horri konektatzen zaio FS1955K inbertsorea. Eguzki-instalazioaren iparraldean dago.

–Bigarren estazioak 3.100 kVA-ko eta 13,2/0,615 kV-eko transformazio erlazioko transformadore bat du, eta transformadore horri konektatzen zaio FS2935K inbertsorea. Eguzki-instalazioaren hegoaldean dago.

–540 metro luzeko lurpeko linea bat eta beste bat haren berdina baina 220 metro luzekoa, lotzen dituztenak bi transformazio zentroak (linea bakoitzak horietako bat) instalazioko sekzionamendu, babes eta neurketa zentroarekin.

–Sekzionamendu, babes eta neurketa zentro bat, 13,2 kV-ekoa, non elkarren artean lotzen diren bi transformazio estazioak.

–13,2 kV-eko lurpeko linea, gutxi gorabehera 3.685 metrokoa, sekzionamendu, babes eta neurketa zentroan hasi eta 13,2 kv-eko Viana TBAn bukatzen dena; azpiestazio hori I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena da, eta han emana dago konexio puntua.

Beraz, bat etorrita azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren potentzia instalatua 4,89 MW da.

Aipatu behar da ezen, aurreproiektuarekiko, honako aldaketa hauek egin direla:

–Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eremu berean egoten jarraitzen du, baina toki gutxiago okupatuta. Erabiliko ditu Vianako udal mugarteko 13. poligonoko 185., 186., 187., 188., 189., 190., 196., 197., 200., 249., 250., 252., 253., 257., 258., 260. eta 268. lurzatiak eta 14. poligonoko 89., 95., 97., 230. eta 231. lurzatiak. Gutxi gorabehera, 11,91 hektareako azalera okupatuko du eta 3.210 metroko hesia izanen du.

–Halaber, aldatu egin dira instalazioaren sekzionamendu, babes eta neurketa zentroaren kokapena eta ebakuazio linearen trazaduraren azken tartea, ebakuazio azpiegituren zati bat "Valderrobles II" eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin partekatzeko. Instalazio hori Sociedad de Explotación Fotovoltaica Zeta SLk sustatu du, eta dagoeneko jaso ditu aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 157/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16koan).

3.–Kontsulten tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakunde hauei, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

EGUNA(K)

Vianako Udala

3

2026-05-13

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

-

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE)

1

2026-04-20

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia

2

2026-04-23

Araudi berari jarraituz, adierazitako txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark adierazi zuen ados zegoela horiekin.

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

4.–Ingurumeneko eta hirigintza baimenerako tramiteen ebazpenak bete direla egiaztatzeko eskaera.

Ingurumen Ebaluaziorako Atalari eskatu zaio egiazta dezala ea aurkeztu den proiektuak betetzen dituen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 687E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak (proiektuaren aldeko ingurumen inpaktuaren txostena eman zuen ebazpena); eta hark jakinarazi du eguzki-instalazio fotovoltaikorako proposatutako aldaketek ez dutela ekartzen hasieran aurreikusitakoez bestelako eragin nabarmenik ingurumenean eta, are, proposamen berria aurrekoa baino hobea dela ingurumenaren aldetik.

Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari eskatu zaio egiazta dezala ea aurkeztu den proiektuak betetzen dituen lurzoru urbanizaezineko jardueretarako baimenean ezarritako determinazioak; eta hark jakinarazi du eguzki-instalazio fotovoltaikorako proposatutako aldaketak zilegi direla lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueretako baimenen barnean, hots, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 18ko 277E/2022 Ebazpenaren bidez ("Valderrobles II" eguzki-instalazio fotovoltaikorako) eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 443E/2024 Ebazpenaren bidez ("Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako) eman ziren baimenetan.

5.–Eraikitzeko administrazio baimenaren proposamena.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako agiriak ikusita eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du Wade Fotovoltaica SLri eraikitzeko administrazio baimena ematea 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Eraikitzeko administrazio baimena ematea Wade Fotovoltaica SLri 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean. Halaber, aurkeztutako proiektuak onesten dira, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da horiek gauzatzeko.

2. Eraikitzeko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Aurkeztutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatuarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, onesten dituena Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak, JTO-GTE 01etik 23ra; otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, onesten dituena Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak, JTO-GTL 01etik 09ra; eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, onesten duena Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa.

4. Behin proiektua gauzatuta, eskatzaileak probetarako behin-behineko ustiapenerako baimena eskatu beharko du. Eskaera horrekin batera obra bukaerako ziurtagiria aurkeztuko da, teknikari eskudun batek sinatua, baita araudian ezarritako gainerako agiriak ere.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Wade Fotovoltaica SLri, Telefónica SAri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari; eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean (errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da).

8. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 29an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten tramitean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:

1. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH).

2026ko apirilaren 20an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2026-OI-298 erreferentziako espedientea ireki zela jakinarazi zuen.

2. txostena.–Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia.

2026ko apirilaren 23an, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak jakinarazi zuen ezen, txostena eskatzeko ofizioa ikusita, ez dela zortasunen arloko baimen eskaera bat, eta, beraz, ez dela zortasunak baimentzeko prozedurarik hasi horren ondorioz.

3. txostena.–Vianako Udala.

2026ko maiatzaren 13an, Vianako Udalak txosten bat aurkeztu zuen, non ondorioztatzen baita aurreikusitako instalazioa bateragarria dela lurzoru urbanizaezinaren eta hiri-lurzoruaren indarreko hirigintza araubidearekin, baldin eta betetzen badira kontsiderazioen atalean jasotako baldintzak.

Iragarkiaren kodea: F2607888