115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 345E/2026 Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez onesten baita pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarteko aldian.

Osasuneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 51E/2026 Ebazpenaren bidez, pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat onesten da, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarteko aldian. Deialdi hori 2026ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

I. eranskinaren testuan bi akats atzeman dira: batetik, ez da informaziorik jaso eskaera egin duten eta oinarri arautzaileen 10.1 puntuan jasotako baldintzak betetzen dituzten entitateei dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egiteko proposamenei buruz, eta, bestetik, GERNA elkarteak aurkeztu duen eta diruz lagundu den programaren izena ez da zuzena. Hortaz, honen bidez bi akats horiek zuzentzen dira.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8.t) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 345E/2026 Ebazpenaren akats zuzenketa. Ebazpen horren bidez, ebazten dira pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdiko eskaerak. Dirulaguntza horiek fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik daude, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin osasun programak gauzatu ditzaten, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarteko aldian. Honako hau da akats zuzenketa:

–I. eranskinak beste testu bat izanen du, "Ordainketa" izeneko zutabea gehitzen baitzaio, bertan adierazteko elkarteek ordainketa aurreraturako egin dituzten eskaerak onartu diren ala ez, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuak haien balorazioa egin ondoren.

–Diruz lagundu den GERNA elkartearen programaren izena zuzentzea. "Eritasun arraroen lanketa psikologikoa" izenaren ordez "Eritasun arraroetarako laguntza psikosozialaren sarea" izena jarri behar da.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzura, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ogasunak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta, halaber, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdun diren fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 29an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

I. ERANSKINA

ESPEDIENTEA

ELKARTEA

IFZa

EMANDAKOA, GUZTIRA

(eurotan)

PROGRAMAK

EMANDAKOA, PROGRAMEN ARABERA

(eurotan)

ORDAINKETA

0011-4409-2026-000001

ANPHEB - Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nafarroako Elkartea

G31385511

11.702

Psikologia

5.217

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Fisioterapeuta

4.581

Gazte Elkargunea

1.904

0011-4409-2026-000002

ADEMNA-Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartea

G31575087

64.202

Errehabilitazio fisioterapeutikoa

46.082

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Laguntza psikologikoa

16.048

Logopediako esku-hartzea

2072

0011-4409-2026-000003

ADHI, Arreta-defizita, Hiperaktibitatea eta Inpultsibotasuna Tratatzeko Nafarroako Elkartea

G31647431

2.742

Trebetasun sozialak entrenatzea

942

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Familien eta bizikideen eskolak

942

Esku-hartze psikosozialak, banakoari eta familiei begira

858

0011-4409-2026-000004

ADACEN FUNDAZIOA

G71009088

3.532

Informazioa, orientazioa eta sostengua, mendekotasun neurologikoa dutenen familia inguruneari zuzenduak

3.532

0011-4409-2026-000005

A TU LADO-ZUREKIN-Coop. Soziala

F71261051

5.389

BIDEA ZUREKIN (Camina contigo). Banakako laguntza natur ingurunean, desgaitasun intelektuala eta nahasmendu mentala dutenentzat

5.389

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000006

AFAN-Alzheimerra edo bestelako dementziak pairatzen dituztenen ahaideen Nafarroako Elkartea

G31286784

47.527

Dementzia dutenak zaintzen dituztenentzako arreta integrala

47.527

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000007

ACCU-Crohn-en Eritasuna eta Kolitis Ultzeraduna dutenen Nafarroako Elkartea

G31413875

1.334

Hitzaldi medikoak eta solasaldia

435

Bizikidetza eta telefono bidezko autolaguntza

399

Hesteetako hanturazko eritasuna duten pazienteentzako eta haien ahaideentzako arreta psikologikoa. Prebentzioa eta estresari aurre egitea hesteetako hanturazko eritasunetan.

500

0011-4409-2026-000008

ANAPAR-Parkinsonaren Nafarroako Elkartea

G31617129

64.201

Garapen fisiko eta kognitiboa

64.201

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000009

ANADI-Diabetesaren Nafarroako Elkartea

G31149149

64.201

Diabetesa dutenentzako eta haien familientzako arreta integrala

29.055

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0 eta 18 urte arteko hasi berrientzako prestakuntza programa

18.036

Hezkuntza diabetologikorako prestakuntza programa

17.110

0011-4409-2026-000010

Club Coronario Pamplona

G31379126

4.548

Club Coronario Pamplona elkartearen jarduerekin jarraitzeko programa, 2026

4.548

0011-4409-2026-000011

Fibrosi kistikoaren kontrako Nafarroako elkartea

G31269145

13.411

Fibrosi kistikoa duten pazienteentzako arnasketaren fisioterapian laguntzeko etxeko tratamenduaren programa

13.411

0011-4409-2026-000012

Nafarroako Down-en Sindromearen Elkartea

G31277197

14.105

Down sindromea dutenen ahaideentzako autolaguntza taldeak

1.664

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Down sindromea dutenen zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzea eta arreta psikologikoa

9.016

Down sindromea dutenentzako logopediako esku-hartzea

3.425

0011-4409-2026-000013

EUNATE-Entzumen-defizita duten Pertsonen Senideen Nafarroako Elkartea

G31649072

14.027

Entzumen desgaitasuna dutenei eta beren familiei arreta integrala ematea: entzumen eta komunikazio gaitasunak eta ongizate emozionala

14.027

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000014

SARAY-Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea

G31568579

49.349

Arreta psikosoziala

34.137

Arreta programa, besoko linfedema kasuetan eta bularreko minbiziagatiko kirurgietan

8.873

Prebentzioa eta bizitza aktiboa bularreko minbizian

6.339

0011-4409-2026-000015

GERNA-Gaixotasun arraroen Nafarroako taldea

G71145668

4.051

Laguntza psikosozialaren sarea eritasun arraroetan

4.051

0011-4409-2026-000016

ATENA FUNDAZIOA

G31711666

4.307

Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa dutenentzako osasun integrala

4.307

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000018

ANASAPS-Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartea

G31191216

49.912

Talde zerbitzuak

43.122

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Hitzaldiak, solasaldiak eta prestakuntza eta informazio jarduerak

5.186

Lantegi psikoedukatiboa Iruñeko espetxean

1.604

0011-4409-2026-000019

Aspace Navarra Residencial fundazioa

G31800576

42.045

Garuneko paralisia eta/edo antzeko desgaitasuna dutenentzako errehabilitazioko arreta zerbitzua

42.045

0011-4409-2026-000020

INCLUYE-Gizarte ekimeneko kooperatiba

F71403315

18.125

Desgaitasuna dutenentzako terapia fisiokognitiboaren zerbitzua

18.125

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000021

ALCER-Giltzurruneko gaixotasunen aurkako Nafarroako elkartea

G31098189

4.397

Arreta eta kudeaketa soziala

2.053

Nutrizio- eta dietetika-aholkularitza

1.656

Aholkularitza psikologikoa

688

0011-4409-2026-000022

COCEMFE Ezintasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa Nafarroan

G31896103

11.076

Autonomiaren sustapena eta desgaitasunaren prebentzioa genero ikuspegitik

11.076

0011-4409-2026-000023

ASNAEN-Eritasun Neuromuskularren Nafarroako Elkartea

G31917974

20.209

Eritasun neuromuskularrak dituztenentzako neuroerrehabilitazioko fisioterapia

17.898

Eritasun neuromuskularrak dituztenentzako eta haien familientzako edo laguntzaile pertsonalentzako jarduera psikoterapeutikoak

2.311

0011-4409-2026-000024

ANA-Autismoaren Nafarroako Elkartea

G71082010

12.671

Autismoa duten pertsonen familientzako eta profesionalentzako prestakuntza eta arreta integrala

7.754

Autismoa duten pertsonen eta haien familien osasun arloko prebentzioa, sustapena eta mantentzea, ariketaren bidez

4.917

0011-4409-2026-000025

ANFAS-Adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua dutenen eta haien familien aldeko Nafarroako elkartea.

G31058258

21.269

Arreta goiztiarra (3-6 urte)

21.269

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000026

FRIDA-Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Nafarroako Elkartea

G31880883

11.882

Fibromialgia, entzefalomieliti mialgikoa eta sentikortasun kimiko anizkoitza dutenentzako osasun prebentzioa

11.882

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000027

AFINA-Nafarroako Fibromialgia Elkartea

G31637481

11.136

Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentikortasun kimiko anizkoitza eta elektrohipersentikortasuna eta beste patologia kroniko batzuk dituztenentzako errehabilitazio integrala

9.286

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentikortasun kimiko anizkoitza eta elektrohipersentikortasuna eta beste patologia kroniko batzuk dituztenentzako errehabilitazio pasiboa

1.453

Esku-hartze psikologikorako lantegiak

397

0011-4409-2026-000028

HIRU HAMABI 3/12 hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten haurrentzako elkartea

G71157218

14.012

Hartutako kalte zerebrala duten haurrentzako arreta

14.012

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

0011-4409-2026-000030

ACODIFNA-Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonak Koordinatzeko Nafarroako Elkartea

G31153323

48.044

Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna dutenentzako mantentze-fisioterapia

20.914

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna dutenentzako eta haien familientzako arreta psikosoziala

14.448

Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna dutenentzako terapia okupazionala

12.682

0011-4409-2026-000034

CAIDIS ONCINEDA

G31765548

1.401

Ariketa fisikoaren programa

1.401

0011-4409-2026-000035

AMIMET-Desgaitasuna dutenen Nafarroako Erriberako Elkartea

G31135106

7.206

Amimet elkartearen "Me cuido" osasun programa

7.206

Guztira emandakoaren ordainketa aurreratua

Iragarkiaren kodea: F2607941