115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Alkatearen eskuordetzea, Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenak lehen alkateordearen esku uzteko

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 1eko 0761/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki da Elortzibarko Udaleko lehen alkateorde Luis Maya Armendárizi eskuordetzea Herritarren Segurtasuneko Alorreko eskumenak, aipatu ebazpen horretan ezarritako baldintzetan.

Argitara ematen da, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin (erregelamendu hori azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi zen).

Noainen, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2607926