2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea igarota, Berriozarko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2026ko plantilla organikoaren aldaketa. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an.
Berriozarren, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
071 lanpostua: "UDALTZAINBURUA". Araubide juridikoa: behin-behineko langilea; sarbidea: izendapen askea.
Ordainsaria finkatuko da uneko ekitaldiko aurrekontuetan, hargatik eragotzi gabe funtzionarioa izateagatik dagozkion ordainsari pertsonalak.
Iragarkiaren kodea: L2607915