115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 17an emandako 105/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen autonomia erkidegoaren esparruko lekualdatze-lehiaketetarako deialdian, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindakoan: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak eta lanpostu parekatuetakoak. Horrez gain, parte-hartzaileen eta lekualdatze-lehiaketetako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Andrés Echeverría Obanos jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 105/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen autonomia erkidegoen mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdian, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindakoan: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzeko kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa eta lanpostu parekatuak. Horrekin batera, lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak ere argitaratu ziren ebazpen horretan.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 28an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2607841