2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olexoako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olexoako Udalaren 2026. urteko plantilla organikoa. Erabakia 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
Administrazio-araubideko langileak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Administrazio-araubideko langileak.
Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.
Olexoan, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.
Iragarkiaren kodea: L2607743