115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, bete daitezen Iruñeko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzeko peoiaren (hilerriko atezaina) plaza bat eta laborategiko zerbitzu anitzeko peoiaren plaza bat

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak deialdia onetsi zuen, 2026ko ekainaren 4an, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzea Iruñeko Udalaren zerbitzurako 2 plaza, bat zerbitzu anitzeko peoi (hilerriko atezaina) lanposturako eta beste bat laborategiko zerbitzu anitzeko peoi lanposturako.

1.2. Barne-igoera honen deialdia egin da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin bat.

1.3. Hautaprobak gainditu eta deialdi honen ondorioz plaza betetzeko izendatuak diren pertsonak zerbitzu anitzeko peoi (hilerriko atezaina) eta/edo laborategiko zerbitzu anitzeko peoi izanen dira, D mailakoak, plazaren jabetza hartu edo lanean hasten diren egunetik aitzina, betiere automatikoki amortizatuko delarik lehenago betetzen zuten plaza eta, hortaz, plantilla organikoaren plaza kopurua handitu gabe.

1.4. Maila-igoera honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, igoera egin aurretik langileak zuen araubide juridikoa (funtzionarioena edo lan-araubidekoa) aldatzea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

a) Iruñeko Udaleko langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, zerbitzu anitzeko peoi (hilerriko atezaina) edo laborategiko zerbitzu anitzeko peoi lanpostuetan.

b) E mailakoa edo taldekoa izatea.

c) Borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea, borondatezko eszedentzian dagoen pertsona Iruñeko Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean ari denean izan ezik.

2.2. Aurretik adierazitakoez gain, izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Titulu hauen jabe izatea: DBHko titulua, Eskola Graduatu titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea. Halaber, administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasun aitortua egiaztatu beharko da.

b) Administrazio publikoetan 8 urteko antzinatasun aitortua egiaztatzea.

2.3. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea modu telematikoan aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamena.

Desgaitasunen bat duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.3 apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Eskabidearekin batera, desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer-nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.4. Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) DBHko, Eskola Graduatuko, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideak.

Nahi duenak, eskabidea aurkezteko unean, kudeatzaileari baimena ematen ahalko dio titulua Hezkuntza Ministerioaren Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan kontsultatzeko, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztatuko denik. Hori gertatzen baldin bada eta izangaiak ez badu titulazioaren kopiarik aurkezten, onartuen zerrendatik kanpo geratuko da.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira haiek gauzatutako egintza guztiak, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Iruñeko Udalaren webgunean argitara dadila aginduko.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda udal-webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako Zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Udalaren webgunean argitara dadila aginduko.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betekizunak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela betekizunen bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Carlos Eguizabal Villanueva, Iruñeko Udaleko Osasuneko idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Patxi Iriarte Echenique, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: María Cristina Cuesta Lerin, Iruñeko Udaleko San Jose hilerriko administratzailea.

Epaimahaikide ordezkoa: Santiago Sanz Marco, Iruñeko Udaleko San Jose hilerriko arduraduna.

Epaimahaikidea: María José Guindeo García, Iruñeko Udaleko Laborategiko Zerbitzuko farmazialari-kudeatzailea.

Epaimahaikide ordezkoa: Ruth Leache Belzunegui, Iruñeko Udaleko Laborategiko Zerbitzuko mikrobiologoa.

Epaimahaikidea: Salvador Tarazona Cabezón, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: María José Elverdín Garcés, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek laguntza emanen diote epaimahaiari, betiere beraien espezialitate teknikoei bakarrik helduta.

6.–Oposizio-aldiaren garapena.

6.1. Oposizioaren gehieneko puntuazioa 50 puntu izanen da, eta 2026ko irailean hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.3. Proba bakarra (gehienez ere 50 puntu).

Test erako galderak dituen galdetegi bat idatziz erantzun beharko dute, deialdiaren I. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa.

Proba egin aurretik zehaztuko dira proba hori balioesteko irizpideak eta hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan akatsak nola zigortuko diren.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 25 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautapen-prozesua amaituta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du proba gainditu duten izangaien zerrenda.

8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak izendatuko ditu epaimahaiak emandako proposamenean agertzen diren izangaiak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

8.2. Izendatutako izangaiek izendapen-erabakian zehazten den egunean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, plazaren jabetza hartzen ez dutenek ofizial administrari bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

9.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izaten ahal diren argibide orokor guztiak.

10.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, haren oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina. Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

I. ERANSKINA.–GAITEGI OROKORRA, BI PLAZETARAKO

1. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunari buruzkoa.

2. gaia.–Iruñeko Udalaren Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategia. Laburpen exekutiboa.

GAITEGI ESPEZIFIKOA ZERBITZU ANITZEKO PEOIAREN (HILERRIKO ATEZAINA) PLAZARAKO

1. gaia.–297/2001 Foru Dekretua, Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duena: I., II. eta III. tituluak

2. gaia.–Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen Ordenantza (2000. urtea), eta San Jose udal-hilerria arautzen duen Ordenantzaren behin betiko aldaketa (2008. urtea).

3. gaia.–Iruñeko Udaleko San Jose hilerriko eremu fisikoaren banaketa, garbiketa eta kontserbazio-lanak: Hilerriaren planoa eta ordutegiak. Oinarrizko garbiketa- eta kontserbazio-lanak.

4. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Langileek norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzeari lotutako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenei buruzkoa. 2., 3., 4., 5., 7., 8. eta 10. artikuluak.

5. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

6. gaia.–Zerbitzu anitzeko laguntzaile (hilerriko atezaina) lanposturako informazio-fitxak: Lanpostuko berariazko arriskuak eta prebentzio-neurriak.

7. gaia.–Jendeari harrera egiteko teknika nagusiak.

GAITEGI ESPEZIFIKOA LABORATEGIKO ZERBITZU ANITZEKO PEOIAREN PLAZARAKO

1. gaia.–Kimikako laborategian erabilitako materiala garbitzea eta prestatzea.

2. gaia.–Mikrobiologiako laborategian materiala prestatzea. Material berria, erabilitako material kutsatu gabea eta erabilitako material kutsatua.

3. gaia.–Laborategiko hondakinak ezabatzea. Prozedura orokorrak

4. gaia.–Laborategiko segurtasuna. Oinarrizko arauak.

5. gaia.–Laborategiko segurtasuna. Produktu kimikoen arriskugarritasunaren inguruko informazioa. 2.1. puntua. Etiketa.

6. gaia.–Laborategiko segurtasuna. Nola jokatu isuri edo ihesen bat dagoenean.

7. gaia.–Laborategiko segurtasuna. Babes kolektiboa eta norbera babesteko ekipamenduak.

Oharra: Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen testuaren arabera eskatuko dira gaiak.

Iragarkiaren kodea: L2608429