115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GULIAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 16. poligonoko 96. lurzatian. Hasierako onespena

Guliako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko apirilaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Guliako Kontzejuaren herri-lurretatik desafektatzea "00000195_001 Ziako eta Aginagako hornidura" proiektuak ukitutako lurrak (16. poligonoko 96. lurzatia), ondoren bide-zortasuna eratzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAren alde. Hona hemen lur horien xehetasunak:

LURZATIAREN DATUAK

JABETZA

UKIPENAK

Poligono
zk.

Lurzati
zk.

Udalerria

Herria

Erabilera/lur mota

Ukipena

Ubide

zortasuna m.l.

Zortasunaren

ezarpena

(m²)

Aldi baterako okupazioa

(m²)

16

96

ITZA

GULIA

LARREAK

GULIAKO KONTZEJUKO HERRI-LURRAK

Hodia

7,00

42,00

140,00

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, beren burua interesduntzat jotzen dutenak ager daitezen eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Gulian, 2026ko maiatzaren 28an.–Kontzejuko burua, Iñaki Peñas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2608005