1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
327E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2026ko deialdia aldatzea: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza (Sian@ 05317 kodea)". DDBN kodea: 902043.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 27ko 265E/2026 Foru Aginduaren bidez onesten da dirulaguntza honen 2026ko deialdia: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza (Sian @05317 kodea)". DDBN kodea: 902043. 2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan.
Onuradun izan daitezkeenek, deialdia eta oinarri arautzaileak ikusita, adierazi dute konturako bigarren ordainketa edo dirulaguntza osoarena eskatzeko epea (8.1.b) oinarrian ezarritakoa, oso estua dela haien iritziz. Izan ere, epe hori bukatzen da proiektuetako jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea bukatzen den egun berean, 2026ko azaroaren 24an alegia.
Hori dela eta, kontuan hartuta proiektuko jarduketa diruz lagungarriak 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 24ra artean egindakoak direla, konturako bigarren ordainketa edo dirulaguntza osoarena eskatzeko epea, deialdiaren 8.1.b) oinarrian ezarritakoa) bukatzen den eguna aldatzen da, eta 2026ko azaroaren 29a izanen da.
Adierazitakoarekin bat, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren 2.2.a) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea dirulaguntza honen 2026ko deialdia arautzen duten oinarrietako 8.1.b) oinarria: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza (Sian@ 05317 kodea)". DDBN kodea: 902043 Deialdia Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 27ko 265E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta 2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan. 8.1.b) oinarriak testu hau izanen du:
"b) 2026ko azaroaren 29ra arte (egun hori barne), konturako bigarren ordainketa bat eskatzen ahalko da, gehienez ere ordura arte emandako eta egindako zenbatekoaren gainerakoari dagokiona. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da, gauzatzearen memoria tekniko batekin batera, zeinak adierazleak jasoko baititu aztertu ahal izateko noraino bete diren proiektuan markatutako helburuak. Era berean, data horretan eskuragarri dauden gastu eta ordainketa guztiak aurkeztuko dira".
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 26an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2607804