115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGINAGAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 17. poligonoko 58. lurzatian. Hasierako onespena

Aginagako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aginagako Kontzejuaren herri-lurretatik desafektatzea "00000195–001 Ziako eta Aginagako hornidura" proiektuak ukitutako lurrak (17. poligonoko 58. lurzatia), ondoren bide-zortasuna eratzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAren alde. Hona hemen lur horien xehetasunak:

POLIGONOA

LURZATIA

HERRIA

ERABILERA

MOTA

JABETZA

UKIPENAK

Ukipena

Akueduktuaren zortasuna

M.I

Zortasunaren

ezarpena

(m²)

Behin betiko

okupazioa

(m²)

Aldi baterako

okupazioak

(m²)

17

58

Aginaga

Belar-soroa

Aginagako Kontzejuko herri-lurrak

Hodia

235,00

1.410,00

4.700,00

Biltontzia

900

1.600,00

Sarbidea

1.508,00

7.540,00

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, beren burua interesduntzat jotzen dutenak ager daitezen eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Aginagan, 2026ko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, Daniel Izurdiaga Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2608004