1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazionalen 11 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla honako deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: terapeuta okupazionalen 11 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 2ko 2669E/2025 Ebazpenaren bidez, eta 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 23koan. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Baliabideen Kudeaketako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2607950