1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
150/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioa.
Ikusirik akordio honen testua: akordioa, aldatzen duena Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioa (310004213013 kode zenbakia). Akordioa erregistro honetan sartu zen 2026ko maiatzaren 19an, eta 2025eko azaroaren 26an sinatu zuten Udaleko eta sindikatuetako ordezkariek.
Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan arloko agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena besterik ez du, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela egiaztatzeko.
Aurrekoa gorabehera, ohartarazi behar da toki entitateak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta hura garatzeko erregelamenduen aplikazio-eremuaren mende daudela, eta horietan ezartzen diren arauak aginduzkoak eta ez gutxienetakoak direla.
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluan, bai eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Akordio honen testua Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu dadila agintzea: akordioa, aldatzen duena Zizur Nagusiko Udalak eta langile funtzionario eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioa (310004213013 kode zenbakia).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
ZIZUR NAGUSIKO UDALAK ETA LANGILE FUNTZIONARIO ETA ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNEK LAN-BALDINTZEI BURUZ SINATUTAKO AKORDIOAREN (2015-2016) ARTIKULU BATZUK ALDATZEKO AKORDIOA
Lan-baldintzei buruzko akordioaren jarraipena egiteko batzordeak bilera egin zuen 2026ko martxoaren 11n, bertan zirela Zizur Nagusiko Udalaren ordezkariak eta funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen ordezkari sindikalak. Erabaki zuten 20. artikuluko lehen apartatua aldatzea eta 20.5 artikuluaren azkenaurreko paragrafoa kentzea Zizur Nagusiko Udalak eta funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioan (2015-2016). Hona hemen aldaketaren xehetasunak:
Bat.–Zizur Nagusiko Udalak eta funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioaren 20.1 artikuluan ezarritako zenbatekoa aldatzen da, eta 15.000 euro izanen da aurrerantzean.
Bi.–Zizur Nagusiko Udalak eta funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioaren 20.5 artikuluko azken paragrafoa kentzen da.
Andoni Serrano Zabalza jauna.
Sandra Urrutia Olleta andrea.
Itxaso Ruiz de las Heras Goñi andrea.
Armando Liaño de Sola jauna.
Eduardo Roldán Pérez jauna.
Pablo Fermín Salvatierra Beorlegui jauna.
Francisco García Pérez jauna.
Iragarkiaren kodea: F2607833