2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4an.
Eritzegoitin (Atetz), 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Txulapaingo Udalarekin partekatua. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean. Euskaraz jakitea: nahitaezkoa, C1.
Lan-kontratudun finkoak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean (lanaldiaren %100). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Egungo egoera: jardunean. Lan-kontratudun finkoa. Euskaraz jakitea: B2 edo baliokidea eskatuko da.
Funtzionarioak.
Administrari-ofiziala. C maila. Araubidea: funtzionarioa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio egoera: jardunean. Gradua: 2. Euskaraz jakitea: nahitaezkoa, C1.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Idazkari kontu-hartzailea: Daniel González Urdániz. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Sarrera eguna: 2026-01-12. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Iker Iñigo Blasco. Lan-araubide finkoan kontratatutako langileak. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). C maila. Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Sarrera eguna: 2024-02-19. Euskaraz jakitea: B2 edo baliokidea eskatuko da.
Funtzionarioak.
Administrari-ofiziala: Estíbaliz Labiano del Rio. C maila. Sarrera eguna: 2026-02-23. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio egoera: jardunean. Gradua: 2. Euskaraz jakitea: nahitaezkoa, C1.
Iragarkiaren kodea: L2607897