104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

14/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, aldatzen duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 20ko 70/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baita Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistema (SIGPAC) eta sistema hori Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen baitira.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1218/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Rocío Montoya Sáenz andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

1219/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Ana Laura Martínez de Morentin Navarcorena andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

939/2025 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "MMAM Eurorregión Nueva-Aquitania Euskadi Navarra 2025-02".

960/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "REKOOPERO".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

86E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ergoieneko Udal Planaren aldaketa bat, Ergoienan Lizarragako 1. poligonoko 36 A lurzatiaren zati bati sailkapena aldatzeko. Sustatzailea Jesús Echarri Luis da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

621E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats material bat, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 432E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdi honen 8.1 oinarri arautzailean: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza deialdia 2025erako".

56E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat migratzaileen elkarteentzat, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2025. urtean. DDBN identifikazioa: 811920.

295/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia onesten baita abeltzaintzaren sektoreari laguntzak emateko, liburu genealogikoak mantentzeko eta arraza ez-autoktonoetako abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, 2025. urterako. DDBN identifikazioa: 831431.

298/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abere lehiaketak antolatuz nekazaritzako produktuak sustatzeko laguntzak emateko deialdia onesten duena 2025erako. DDBN identifikazioa: 831460.

299/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko 2025eko laguntzen deialdia onesten duena, laguntzen bidez sostengu emateko Nafarroako azienda hazleen elkarteei, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan. DDBN identifikazioa: 831463.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

63C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Agrozumos SA enpresaren Lekunberriko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 7an hartua, onesten duena II Plan de Acción Exterior de Navarra - Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana (2025-2028).

145/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Atarrabiako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.

143E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita haize-sorgailuen palak birziklatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu-baldintzei dagokiena. Instalazioa Cortesko udal mugartean dago eta haren titularra Energyloop SA da.

974/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko ikasketa ofizialetan 2026-2027 ikasturtean onartua izateko notak kalkulatzeko ponderazio parametroen balioak aldatzen dituena.

975/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

976/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Web Atariaren erabilerari buruzko erregelamendua onesten duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Deialdia, euskara ezagutza betekizuna izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

MILAGRO

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoan 9 inspektore lanpostu betetzeko. Izendapena

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzuen arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 1318. lurzatian. Behin betiko onespena

ANDOSILLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 410. eta 340. lurzatietan. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 37. lurzatian. Behin betiko onespena

ANTSOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 22. poligonoko 240. lurzatian. Behin betiko onespena

ARROITZ

Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2025erako

AURIZBERRIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontuak. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Deialdiaren laburpena, ikastetxeetan jateko dirulaguntzen eskaera eta emakida arautzen dueña, 2025/2026 ikasturtea

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Behin betiko onespena

ERRO

Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

LIZARRA

Dirulaguntza deialdiaren laburpena, laguntzak emateko garapen bidean diren herrialdeetako populazioetatik egoera sozial ahulean dauden horien oinarrizko beharrizanak asetzea helburu duten proiektuetarako (2025. urtea)

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 67. lurzatian. Behin betiko onespena

IGANTZI

Akats zuzenketa, honako honetan: jarduera-lizentzia ematea ostatu-jatetxerako eta elkarte gastronomikorako

SANTSOL

Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa

TUTERA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hasierako onespena

UNTZITIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zorokiaingo 6. poligonoko 8. lurzatian. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ardoi sektoreko H-1A eta H-1B unitate morfologikoen xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Uraren Ziklo Integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

19437-1254 SAN MARCOS ERALDAKETARAKO NEKAZARITZA-SOZIETATEA

Desegitea, iraungitzea eta likidazio batzordea izendatzea