Iragarkia
104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
56E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat migratzaileen elkarteentzat, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2025. urtean. DDBN identifikazioa: 811920.
Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.
Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako toki entitateek eta elkarteek inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten askotariko kultura ugarien arteko bizikidetzarako espazioak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen.
Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.
Beste alde batetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduak bere 5. artikuluan ezartzen du dirulaguntzak ondoko printzipioei jarraituz emanen direla: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola, baita dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia ere.
Horrekin guztiarekin bat, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdia bultzatzen du kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2025. urtean.
Deialdi honek bidea ematen die migratzaileen elkarte interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.
Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntza deialdi bat onestea, kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2025. urtean, baita haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan biltzen direnak.
2. 101.300 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea, aurrekontuko partida hauei dagokiena:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA (eurotan) |
350002-35200-4819-231902: %0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko | 2025 | 82.500,00 |
350002-35200-7819-231900: %0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak ekipamendurako | 2025 | 8.800,00 |
Partida honen baliokidea: 350002-35200-4819-231902: %0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak bizikidetza jarduerak egiteko | 2026 | 9.000,00 |
Partida honen baliokidea: 350002-35200-7819-231900: %0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak ekipamendurako | 2026 | 1.000,00 |
2026ko erreserba eta baimenerako, kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da.
2025eko ekitaldian baimendutako kredituari 24.422,28 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, dirulaguntza honi 2024rako esleitutako aurrekontu-partiden gerakinari dagozkionak. Hala ere, kreditu horiek erabiltzeko, lehentasuna du beste deialdi honek: toki entitateei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei 2025ean dirulaguntza emateko deialdia, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako.
Gehikuntza hori egiteko, kreditua eranstearen –2024ko Aurrekontuei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 50. artikuluari jarraikiz–, eta, ondoren, handitzearen ondoriozko baimena beharko da. Hori guztia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuaren arabera.
Hori guztia Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen araberakoa da.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.
5. Ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2025eko apirilaren 1ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.
I. ERANSKINA.–MIGRATZAILEEN ELKARTEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA ETA PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO JARDUERAK EGIN DITZATEN 2024. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Xedea.
1.1. Oinarri hauen xedea da irabazi-asmorik gabeko migratzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2025ean kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko proiektuak egin ditzaten, bai eta proiektu horiek egiteko ekipamendua erosteko ere.
1.2. Dirulaguntza hauen xedea da migratzaileen elkarteei laguntzea, proiektu hauek garatzeko gastuak finantzatuz: batetik kulturen arteko bizikidetza sustatzen dutenak eta, bestetik, migratzaileek gizarte, kultura eta politika eremuetan parte hartzea sustatzen dutenak.
1.3. Onuradunak diren migratzaileen elkarteek finantzazioa lortzen ahalko dute ekipamenduaren gastuetarako, baldin eta aurkeztutako proiektuetarako beharrezkoa dela frogatzen badute.
2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
2.1. 101.300 euroko gehieneko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, eta 2025eko gastu aurrekontuko partida hauen kargura ordainduko dira: 82.500 euro "%0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, bizikidetza jarduerak egiteko" izeneko 350002 35200 4819 231902 partida, eta 8.800 euro "%0,7ko Funtsa. Migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, ekipamendurako" izeneko 350002-35200-7819-231900 partida. Gainera, 10.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen diren aurrekontu-partida baliokideen kargura izanen dira, kreditu egokia egonez gero, betiere. Hori guztia, oinarri arautzaile hauek onesten dituen ebazpenean aurreikusitako gehikuntza egiteko aukera ukatu gabe.
2.2. Proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 8.300 eurokoa izanen da; horietatik gehienez 7.500 euro jarduerak egiteko izanen dira, eta gehienez 800 euro diruz lagundutako jarduerak egiteko behar den ekipamendurako.
2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, 2.2 oinarrian zehaztutako mugarekin.
Onartutako aurrekontua honela kalkulatuko da: aurkeztutako aurrekontua ken entitate eskatzaileek berreskura dezaketen BEZari dagozkion kopuruak.
2.4. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntza gehigarria ematen ahalko da halakorik jaso ez duten entitateentzat, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenentzat, lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.
3.–Gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2026ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.
4.–Proiektu diruz lagungarriak.
Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatuko dira.
b) Egiten diren aisialdiko kultura jarduerek kulturen arteko bizikidetzaren edota migratzaileen parte-hartzearen asmoaren ikuspegia izan behar dute.
c) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.
d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeekin bat etorriko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauekin ere.
Puntuazio handiagoa lortuko dute migratzaileen zenbait elkarteren artean garatutako jarduerak edo jarduketak dituzten proiektuek.
Hala izanen da, halaber, espazio publiko eta komunitarioak erabiltzen badira eta ekintzak sustatzen badira adierazitako egunetan, hala nola martxoaren 21ean (Arraza Diskriminazioaren Nazioarteko Eguna), maiatzaren 21ean (Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna), ekainaren 20an (Errefuxiatuen Munduko Eguna) eta abenduaren 18an (Migratzaileen Nazioarteko Eguna) (b.4 atala).
Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.
5.–Gastu diruz lagungarriak.
5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:
A.–Proiektuko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:
a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan entitateak egiten dituen jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.
a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak. Jantzietarako, atrezzorako eta antzekoetarako gehieneko zenbatekoa ez da, inola ere, emandako dirulaguntzaren %25 baino handiagoa izanen.
a.3) Pertsonal gastuak, soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeko ardura duten langileen lan arloko beste karga batzuk. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Pertsonal gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa (B maila).
a.4) Bidaiak eta dietak. Jarduerak egitearekin lotura zuzena duten langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez jarraibide batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arlokoak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).
a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitatetik kanpoko profesionalen kontratazio puntualari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen diren kasuetan.
a.6) Finantza gastuak. Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako transferentzia ordainketak egiteagatik elkarteak banku komisioengatik bere gain hartu behar dituen finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, ezinbestekoak badira jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko.
Halaber, finantza gastu diruz lagungarritzat joko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, gehienez ere, 2.000 euroko zenbatekoa izanen da diruz lagungarria. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.
Kontu korronteak mantentzeagatiko banku komisioak ez dira finantza gastu diruz lagungarritzat hartuko.
B.–Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamenduko gastu orokorrak (bestelako pertsonal gastuak, lokalenak, bulegoko materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egina izan beharko da.
C.–Aurkeztutako proiektuan deskribatutako jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren ekipamendua eta material inbentariagarria (ekipamendu informatikoa, altzariak, mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak, etab.) eta beste ondasun batzuk (koadernagailuak, arbelak, plastifikagailuak, birringailuak, etab.) erosteko gastuak.
2.2 oinarrian adierazten den bezala, kontzeptu horretan, gehienez ere, 800 euroko zenbatekoa izanen da diruz lagungarria.
Oro har, ez dira finantzatuko 2024. urtean migratzaileen elkarteei kulturen arteko bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak egiteko zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren esparruan finantzatu diren gastu inbentariagarriak. Elkarteek deialdi horretako kontzeptu bererako dirulaguntza eskatzen badute, behar bezala justifikatu beharko dute zergatik den beharrezkoa 2025ean aurkeztutako proiektua gauzatzeko.
5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.
Era berean, ez dira diruz lagunduko:
a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, hura berreskuratzen edo konpentsatzen ahal denean.
b) Amortizazioak.
c) Protokoloko gastuak eta otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, haborokinak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein.
d) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
e) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.
5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.
6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.
b) Irabazi-asmorik ez izatea.
c) Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren jarduerekin lotutako xedea edo helburu soziala jasota izatea estatutuetan.
d) Egoitza soziala Nafarroan izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremuak autonomia erkidegoarena gainditzen badu, Nafarroan egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.
f) Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira (3. oinarria), justifikazio epea bukatu arte.
7.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.
7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
7.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak eta dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko dira, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira zuzenduta, edo deialdiaren fitxako "Tramitatu" aukeraren bidez, zeina Nafarroako Atariaren tramiteen atalean argitaratu baita (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-General-Electronico.
Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.
Era berean, eskaerak eta dokumentazio guztia aurkezten ahalko dira Estatuko Administrazio Orokorraren erregistroetan, autonomia erkidegoenetan, toki administrazioa osatzen duten entitateenetan, posta bulegoetan, Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsul bulegoetan edo erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoetan. Eskaera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio. Halakoetan, frogagiria posta elektronikoaren bidez bidali beharko da, migraciones.convivencia@navarra.es helbidera, eskaera aurkezten den egun berean.
Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahal du.
Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, ekintza gauzatzeko ardura bere gain hartzen duen entitateak aurkeztuko du eskaera; entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak, eta berak jasoko du dirulaguntza osoa.
7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorraren bidez aurkeztuko da; helbide honetan eskuratu daiteke eredua: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.
Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, agiri hauek ere aurkeztuko dira, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:
A.–Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:
a) Entitatearen estatutuak.
b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak egoitza soziala Nafarroatik kanpo baldin badu, bere jarduteko eremua autonomia erkidegoa baino zabalagoa delako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean antolaketa duela, bere egitura eta aurrekontu bereiziarekin, dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.
c) Identifikazio fiskaleko txartela.
d) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
e) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
f) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek gehienez hilabete lehenago egina izan beharko du. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).
g) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, VII. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, VII. eranskinaren arabera.
h) Beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.
i) Kasua bada, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Agentziak eginiko ziurtagiri bat, aurkeztu baino gehienez ere hiru hilabete lehenagokoa, frogatzen duena entitateak ez duela BEZaren gaineko aitorpenik egin behar edo salbuetsirik dagoela.
j) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren araberakoa. Horrez gainera, egiaztatzen ahalko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz, 5. oinarriko 2.A.A.7) atalean aurreikusita dagoen bezala.
k) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerak entitatearekin lotura duten pertsonei/entitateekin azpikontratatzeko baimen-eskaera, IX. eranskinaren araberakoa. Hala ere, entitate onuradunak baimen-eskaera hori ondorengo edozein unetan aurkezten ahalko du, jarduera azpikontratatu aurretik. Bi kasu horietan, 13.2 oinarrian adierazitako moduan ebatziko da eskaera.
l) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak).
B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko agiriak, hura baloratzeko:
a) Eskaera tekniko eta ekonomikoaren eredua, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztua. Interesdunen eskura egonen da Nafarroako Atariko tramiteen atalean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).
Eskaerek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Agiri horiek guztiak memoriaren eranskintzat hartuko dira.
7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A ataleko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada gertatu. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek eta, gainera, espediente hura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez baldin badira bakarrik izanen da zilegi, bestela ez.
8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.
8.2. Prozeduraren instrukzioa Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen baita.
7.3 oinarriko B atalean adierazitako dokumentazioa ez da zuzenduko. Dokumentazio horretan okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.
8.4. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.
8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 25 puntu, gutxienez, II. eranskineko "b" atalean lortu behar dituzte, eta 8 puntu "d" atalean.
8.6. Ekipamendua erosteko eskaerak deialdi honen 1.3 eta 5.2 oinarrietan ezarritakoaren arabera baloratuko dira.
8.7. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.
Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.
8.8. 2025eko edo 2026ko aurrekontuaren kargura emanen den laguntzaren banaketa baimendutako gastu xedapena ahalik eta handiena izateko moduan eginen da, eta 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren kargura xedatzeari lehentasuna emanda, 2026ko ekitaldiko aurrekontukoaren aurretik. 2026ko ekitaldiaren kargurako xedapenak dirulaguntzaren zenbatekoaren proportzioan eginen dira, diruz lagundutako zenbatekoaren %100eko aurrerakina lortzen ez duten entitateen artean. 2025ean ordaintzen ez diren laguntzen saldoak 2026ra eramanen dira, hala badagokio.
8.9. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko "b" atalean (Analisia eta koherentzia) puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 atalean (Proiektuaren oinarriak) lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.
8.10. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik baztertu diren.
9.–Prozeduraren ebazpena.
9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko dira, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.
9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
9.3. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Gobernuko Interneteko Atarian argitaratuko da. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/.
10.–Dirulaguntzaren ordainketa.
10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinean finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.
Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.
10.2. Ordainketa aldez aurretik egin ez den kasuetan, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera justifikatu ondoren, 2025eko ekitaldian emandako ebazpenaren bidez onetsiko da aurreratuta ez dauden zenbatekoen ordainketa, irailaren 30era arte egindako jarduketetarako, eta 2026ko ekitaldiaren hasieran emandako ebazpenaren bidez, berriz, 2025eko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduketei dagozkien zenbatekoen ordainketa.
11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.
11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatu dela egiaztatzeko behar diren txosten guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen atalean eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/).
11.2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik jasotzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:
–2025eko urriaren 15a (justifikazio partziala): 2025eko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko azken eguna, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso ez duten entitateei diruz lagundutako jarduketei dagokienez.
Aurrekoa kendu gabe, organo emaileak justifikazio partzial horretatik salbuesten ahalko ditu dirulaguntza osoa 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura jasoko duten entitate onuradunak.
–2026ko otsailaren 10a azken eguna da (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2025eko urrian, azaroan eta abenduan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduketak).
Era berean, emandako dirulaguntza osoa 2026ko ekitaldiko aurrekontuen kargura jaso duten eta justifikazio partzialetik salbuetsita dauden entitateentzat ere hori da azken eguna beren jarduketak justifikatzeko.
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.
11.3. Tarteko eta amaierako justifikazioak, bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak aurkeztuta, justifikazio kontuaren bidez eginen dira, eta honako elementu hauek izanen dituzte, dagokionaren arabera:
–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. atalean aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda zenbakitua eta xehatua ere. Tarteko justifikazioa, %100eko ordainketa aurreratua jasotzen ez duten entitateek aurkeztu beharrekoa, eta amaierako justifikazioa, bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuta, justifikazio-kontuaren bidez aurkeztuko dira, honako elementu hauek osatuta, dagokionaren arabera: Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego.
–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako dokumentuak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa, hala nola kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan gelditzen dira, berariaz, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
200 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.
–Zergapetuak badira, BEZ konpentsatuaren gaineko aitorpena.
–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak: zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduen atxikipenak), biak digitalizatuak.
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita finantzatutako programetan proiektuko langileek egin dituzten lanaldien egozpena, eta pertsonal gastua benetan erabili dela proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko.
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita, batetik, justifikazio kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
–Beste edozein dokumentazio –idatzia edo grafikoa–, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektua gauzatu dela egiaztatzeko.
11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts berekiak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, egiaztatu beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten aplikazioa.
11.5. Instrukzio-organoak ikusiz gero zuzentzen ahal diren akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.
11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa behar bezala justifikatzen ez bada, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.
12.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza ematea eragin duen proiektua gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.
b) Gardentasun-betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, VI. eranskineko ereduarekin bat datorrena, eta, hala badagokio, horri lotutako informazioa.
c) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta amaierakoak, aurkeztea.
d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako pertsonal gastua osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.
e) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
f) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.
g) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
h) Dirulaguntzaren xede zehatza zein den, horretarako erabili beharko dira eskuratutako ondasun inbentariagarriak: gutxienez 7 urtez, erregistro publiko batean inskribatzen ahal diren ondasunen kasuan, eta 2 urtez, gainerako ondasunen kasuan.
i) Justifikazio-kontuak aurkeztea 11. oinarrian xedatutakoaren arabera.
j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
k) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, 2025eko urriaren 15a baino lehen betiere. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
l) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.
13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.
13.1. Entitate onuradunek hirugarrenekin kontratatzen ahalko dute dirulaguntzaren xede den jardueraren zati bat gauzatzea; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %100 erabiltzen ahalko dute gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %100 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.
Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik nahiz zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
13.2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.
13.3. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak IX. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.
13.4. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.
14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.
14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.
15.–Ez-betetzeak.
15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
15.2. Gardentasunari buruzko betebeharra betetzen dela frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:
–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik administrazioaren baimenik izan gabe.
–Agiriak epez kanpo aurkezteari dagozkion ez-betetzeak direnean.
15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.
16.–Administrazio-errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
17.–Datuen tratamendua.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenak. Haren oinarri juridikoa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
Entitate parte-hartzaileei buruzko datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.
Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere; horretarako, dgpoliticasmigratorias@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, eta gaian "datuen babesa" idatzi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
18.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.
II. ERANSKINA.–BALORAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU GEHIENEZ)
MIGRATZAILEEN ELKARTEAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK | 100 PUNTU GEHIENEZ | ||
A) Irizpide sozialak | (15 puntu gehienez) | ||
a.1. | Generoa: –Entitatean erantzukizuneko karguetan dauden emakumeen portzentajea: %50 baino handiagoa (1,5 puntu). %20 eta %50 artekoa (0,5 puntu). –Gizon boluntarioen portzentajea: %50 baino handiagoa (1,5 puntu). %20 eta %50 artekoa (0,5 puntu). –Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, behar bezala inskribatua Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (1 puntu). Legez hura izatera behartuta ez dauden entitateei baino ez zaie punturik emanen. | (4 puntu gehienez) | |
a.2. | Elkartean boluntariotza sustatzea eta garatzea: –Boluntariotza plana izatea (3 puntu). –Lan-ildo egonkor bat garatzea (gehienez 1 puntu). | (3 puntu gehienez) | |
a.3. | Esperientzia izatea kulturen arteko bizikidetzaren eta parte-hartzearen arloko proiektu edo jardueretan: Azken 5 urteetan kulturen arteko bizikidetzaren eta parte-hartzearen arloko zenbat jarduera edo proiektu egin diren (1 puntu proiektu bakoitzeko) (5 puntu gehienez). | (5 puntu gehienez) | |
a.4. | Arreta berezia behar duten kolektiboak(emakumeak, haurrak, nerabeak, gazteak eta familiak): –Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea: Kolektiboetako batekin berariaz lan eginez gero, 1 puntu. Kolektiboetako birekin berariaz lan eginez gero, 2 puntu. Adierazitako kolektibo guztiekin, 3 puntu. | (3 puntu) | |
B) Proiektuaren koherentziaren azterketa | (47 puntu gehienez) | ||
b.1. | Proiektuaren oinarriak(egoeraren azterketa, datu demografikoak, dauden baliabideak, hautemandako beharrak...): Atal guztiak deskribatzea, 12 puntu gehienez, atal bakoitzeko 3 puntu gehienez. | (12 puntu gehienez) | |
b.2. | Parte-hartzaileen profilen egokitasuna aurkeztutako proiekturako(bizitzako etapak eta ehunekoak, haurrak, familiak, gazteak, emakumeak eta gizonak, kulturen arteko bizikidetza...): 1 puntu, kolektibo bakoitzeko. | (4 puntu gehienez) | |
b.3. | Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila: –Helburuak beharrekin bat etortzea (4 puntu gehienez). –Helburu orokorrak eta espezifikoak formulatuta egotea (4 puntu gehienez). | (8 puntu gehienez) | |
b.4. | Jarduerak: deskribapen- eta egokitasun-maila: –Jarduerak helburuetarako egokiak izatea eta oinarrizko beharrei erantzutea (2 puntu gehienez). –Adierazitako egunetan egitea, 2 puntu gehienez (0,5 adierazitako egun bakoitzeko). –Deskribapena: zer, nola, noiz, iraupena... (4 puntu gehienez). –Proposatutako jarduerak zenbait elkarteren artean egitea (4 puntu gehienez). | (12 puntu gehienez) | |
b.5. | Jardueren egutegia: deskribapen- eta egokitasun-maila | (3 puntu gehienez) | |
b.6. | Jardueren zabalkunderako plana eta erabiliko diren euskarriak:kalitate-maila: –Euskarriak: 0,5 puntu adierazten den euskarri bakoitzeko (1,5 puntu gehienez). –Zabalkunde plana: 0,5 puntu, zer ekintza eginen diren eta noiz zehazten badu. | (2 puntu gehienez) | |
b.7. | Proiektu osoan genero-ikuspegiak duen txertatze maila: –Genero-ikuspegia/intersekzionalitatea, kontziliazio-neurriak eta hizkera: 3. –Genero-ikuspegia/intersekzionalitatea eta hizkera: 2.5. –Hizkera inklusiboa (1 puntu). | (3 puntu gehienez) | |
b.8. | Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila: –Sustatzen ditu ekitatea, kultura-aniztasunaren balorazioa, bizikidetza, hizkuntza, gutxiengo etnikoak. | (3 puntu gehienez) | |
C) Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua | (10 puntu gehienez) | ||
c.1. | Adierazleak: –Egokitasuna eta bidezkotasuna (1,50 puntu gehienez): Adierazleen zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta: 1.5. Adierazleak baino ez dira zehazten (puntu 1 gehienez). –Definizio-maila (1,50 puntu gehienez): Adierazlea deskribatzen du (sexuaren, jatorriaren, adinaren, intersekzionalitatearen eta abarren arabera bereizita). | (3 puntu gehienez) | |
c.2. | Egiaztapen iturriak –Egokitasuna: 1,50 puntu gehienez: Egiaztapen-iturrien zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta (1,5 puntu). Zerrenda bakarrik (1 puntu gehienez). –Definizio-maila (1,50 puntu gehienez): Egiaztapen iturriak deskribatzea. | (3 puntu gehienez) | |
c.3. | Ebaluazio eta jarraipen prozesua: –Deskribatzen ditu: adierazleak, nola, nork eta noiz eginen den (alderdi bakoitzeko, 1 puntu gehienez). | (4 puntu gehienez) | |
D) Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa | (16 puntu gehienez) | ||
d.1. | Giza baliabideen egokitasuna (entitateko langile kontratatuak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak | (5 puntu gehienez) | |
d.2. | Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren: –Pertsona kopurua eta esleitutako funtzioak (2 puntu gehienez). | (2 puntu gehienez) | |
d.3. | Baliabide teknikoak: –Proiektuarekiko egokitasun-maila (2 puntu gehienez). | (2 puntu gehienez) | |
d.4. | Baliabide ekonomikoak: –Aurrekontua proiektuarekin bat etortzea (4 puntu gehienez). –Eskaeran informazio teknikoa eta ekonomikoa bat etortzea eta argiak izatea (3 puntu gehienez). | (7 puntu gehienez) | |
E) Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa | (5 puntu gehienez) | ||
e.1. | Sarean lan egitea(3 puntu gehienez): –Lehendik dauden sareak. Sare berriak sortzea. –Sareko lanaren deskribapen-maila eta parte-hartzea baloratzea. | ||
e.2. | Koordinazioa beste entitate eta baliabide batzuekin(2 puntu gehienez): –Herritarrekin, entitateekin, ikastetxeekin, elkarteekin, migratzaileak ez diren herritarrekin... | ||
F) Proiektuaren hartzaileen parte-hartzea | (7 puntu gehienez) | ||
f.1. | Onuradunek proiektuaren parte hartzeko bideak:deskribatu zer-nolako metodologia erabiltzen den parte hartzea sustatzeko, espazio publiko eta komunitarioetara iristeko eta erabiltzeko, zabalkunderako... (7 puntu gehienez). | ||
III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA
Izen-deiturak: ……….....................................................................…………....................…………….. (NAN zenbakia: ………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ......................................... eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ......................................................................................................................................................).
Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: .....................................................................................
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:
Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.
Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:
–Elkartearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).
–Elkarteak hurrengo 6 hilabeteetan gaurtik hasita izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.
Hortaz, honako hau ESKATZEN DUT:
Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
IV. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEI BURUZKO FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ………………………………………………….................................………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................................................).
Nire erantzukizunpean ADIERAZTEN DUT ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debeku-egoeretan.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
V. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ……………………………………………..................................……………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ............................................ eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................................................................................................).
ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitatea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
VI. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA
–Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf
–Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf
–Karguen ordainsariei buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf
VII. ERANSKINA.–TRIBUTU-DATUAK ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA
TRIBUTU-DATUAK KONTSULTATZEA:
Izen-deiturak: ………………………..................................…………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ..........................................................................................................................................................).
BAIMENA EMATEN diot Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari ZUZENEAN ESKATZEKO zerga betebeharrak egunean izatea frogatzen duen ziurtagiria, eskaera ebazteko datuak beharrezkoa baitira. (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 e artikulua).
EZ DIOT BAIMENA EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta eskatzaileak aurkezten du eskaera ebazteko behar den ziurtagiria.
GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA:
Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.
Izen-deiturak: ..................................................................................................................................... (IFZ / AIZ zenbakia: ...................................) ................................................................ entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ..................................), eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:
Data eta sinadura
VIII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ……………………………………………..................................……………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .........................................................................................................................................................).
Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):
Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
– .........................................................................................................................................................
– .........................................................................................................................................................
– .........................................................................................................................................................
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira eman zaio ..................................................... €, eta hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditu.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
– .........................................................................................................................................................
– .........................................................................................................................................................
– .........................................................................................................................................................
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
IX. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK EGITEKO, ENTITATEAREKIN LOTURA DUTEN PERTSONAK / ENTITATEAK AZPIKONTRATATZEKO
ESPEDIENTEA:
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN / EKINTZAREN IZENA:
Izen-deiturak: …………………………………..................................………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .................................................................................................................................................).
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:
BAIMENA, AZPIKONTRATAZIOA EGITEKO entitatearekin lotutako pertsona / entitate honekin:
PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA | IFZa/IFKa |
LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera (*):
AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA:
BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA:
Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera eginen dela.
Data eta sinadura
(*) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:
a) Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak.
b) Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.
c) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.
d) Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
e) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.
f) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
g) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.
Iragarkiaren kodea: F2505164
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
