104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzuen arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Lehendakaritzaren 2024ko abenduaren 11ko ebazpenaren bidez, Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzuen arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.

Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 9.1 oinarrian adierazitakoarekin, Epaimahai-kalifikatzaileak igorri dio Lehendakaritzari Carlos Ezkurra Leonet Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuen arduradun izendatzeko proposamena, bera baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2025eko maiatzaren 16an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2507165