2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2025eko maiatzaren 13an egindako osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Ucar Albañilería y Obras SLk sustatu du.
Onespen-erabakia jendaurrean jartzen da, eta hirigintzako araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Xedapen orokorra onesten duen erabaki honen kontra, jar daiteke, hautara, honako errekurtso hauetako bat:
–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Iruña), bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507159