104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO

Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar lan eguneko epean, 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko apirilaren 1ean, argitara eman ondoren. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lintzoainen, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

18. artikulua.

5. atala kendu da: "Urniza, Gurbizar, Larraingoa, Oiaide (693,64 Ha.) eta Orosa-Eguerdiz-Ardaitz (211,32 Ha). Eremu horiek Nafarroako Gobernuarekin sinatutako Hitzarmenean ezarri ziren, zuhaitzak dituzten bazkalekuak dira".

Eta 6. atala kendu da: "Adi, bazkatzeko 80 hektarea, txilardi, belar-larre, iratze eta baso eremuak barne".

Artikulua honela idatzita geratuko da:

18. artikulua. Ordenantza Hauetan arautzen diren herri-larreak Hainbat poligonotan daude, hona hemen:

1. Sorogain, guztira 689 Ha, horietatik 550 Ha bazkatzeko eremu garbiak dira eta 148 Ha zuhaitzak dituzten bazkatzeko eremuak.

Aldi berean, Sorogaingo bazkalekua bi azpipoligonotan banatzen da: Arbilleta eta Aztakarri/Zelaieta.

2. Measkoitz, 48,53 Ha guztira, horietatik 20,72 Ha bazkatzeko eremu garbiak eta 27,81 Ha zuhaitzak dituzten bazkalekuak dira.

3. Ardaitz, 56,5 Ha, zuhaitzak dituzten bazkalekuak dira.

4. Txangoa, 70,1 Ha bazkatzeko eremu garbiak.

19. artikulua.

Hau kendu da: "–Adi: 50 AzLU." Eta "–Urniza, Gurbizar eta Larraingoako Jaurerriak: errepideko eskuinaldea, Erroko aldea 30 AzLU. Errepideko ezkerraldea, Orondritz-Loizu aldea 35 AzLU. Orosa: 30 A.L.B."

Artikulua honela idatzita geratuko da:

19. artikulua. Eremu horietan orotara sar daitekeen azienda hau da:

–Sorogain: 900 AzLU.

–Measkoitz: 12 AzLU.

–Ardaitz: 30 AzLU.

–Txangoa: 60 AzLU.

Salbuespenezko urteetan, Udalak, txosten teknikoa egin ondoren, azienda-zama baloratuko du.

23. artikulua.

Atal honetatik: –Sorogaingo eta Adiko bazkalekuak: bizilagun abeltzainei adjudikatuko zaizkie zuzenean, aurreko artikuluan aipatu moduan, eta "aziendak bertan" izeneko sistema erabiliko da, larratze estentsiboko araubidean.

Honakoak kendu dira: lehenengo paragrafotik "Adiko bazkalekuak" eta azkeneko paragrafotik "Urniza, Gurbizar, Larraingoa, Oiaide eta Orosako bazkalekuak, enkante publikoren bidez adjudikatuko dira".

Artikulua honela idatzita geratuko da:

23. artikulua. Ohiturari jarraituz, herri-larreak bazkatzeko eremu bakoitzaren arabera honela adjudikatuko dira:

Sorogaingo bazkalekuak: bizilagun abeltzainei adjudikatuko zaizkie zuzenean, aurreko artikuluan aipatu moduan, eta "aziendak bertan" izeneko sistema erabiliko da, larratze estentsiboko araubidean.

Ezarritako azienda karga osatu ezean, bazkalekuen aprobetxamendua kanpoko abeltzainei adjudikatu ahalko zaie, ordenantza honetako 18. eta 19. artikuluetan ezarritako kopuruetara ailegatu arte.

Measkoitzeko bazkalekuak: enkante publikoren bidez adjudikatuko dira.

Ardaizko bazkalekuak: Ardaitzen bizi diren Erroibarko bizilagun abeltzainei zuzenean adjudikatuko zaizkie, eta, horrelakorik ezean, enkante publikoren bidez.

Txangoako bazkalekuak: enkante publikoren bidez adjudikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2507092