104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2025erako

Arroizko Udalak adierazten du zein den borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, (2025eko zirkulazioaren gaineko zerga): 2025eko maiatzaren 31n bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Arroitzen bulegoa duen edozein bankutan, aurretik ordainagiria jasota udal bulegoetan. Ordainagiri helbideratuak 2025eko ekainaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legez ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2506485