104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

621E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats material bat, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 432E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdi honen 8.1 oinarri arautzailean: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza deialdia 2025erako".

2025eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ekoan, argitara eman da Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 432E/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza (Sian @05317 Kodea)" delakorako deialdia. DDBN identifikazioa: 824095.

Foru agindu horren I. eranskinean dirulaguntza deialdiaren oinarri arautzaileak daude.

Laguntza ordaintzeari eta dirulaguntza likidatzeari buruzko 8. oinarri arautzailean akats material bat dago, zehazki 1. ataleko 1. paragrafoan eta atal horretako a) letran.

Honako hau dioen tokian:

"Dirulaguntza konturako bi ordainketatan ordainduko da: lehenengoa maiatzaren 30a baino lehen eskatzen ahalko da, eta bigarrena azaroaren 30a baino lehen. Horietako bakoitzean, esleitutako zenbatekoaren %50 ordainduko da, eskabidea eta txosten teknikoa aurkeztu ondoren. Konturako ordainketak jaso ahal izateko, onuradunek dokumentazio hau justifikatu beharko dute modu telematikoan, laguntzen fitxaren bidez:

a) 2025eko maiatzaren 30era arte, konturako lehenengo ordainketa bat eskatzen ahalko dute, esleitutako diru-zenbatekoaren %50i dagokiona. Horretarako, ordura arte zehaztutako helburuen betetze mailari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko da, jarduketen laburpen xehatua jasoko duena".

Honela behar du:

Dirulaguntza konturako bi ordainketatan ordainduko da: lehenengoa ekainaren 30a baino lehen eskatzen ahalko da, eta bigarrena azaroaren 30a baino lehen. Horietako bakoitzean, esleitutako zenbatekoaren %50 ordainduko da, eskabidea eta txosten teknikoa aurkeztu ondoren. Konturako ordainketak jaso ahal izateko, onuradunek dokumentazio hau justifikatu beharko dute modu telematikoan, laguntzen fitxaren bidez:

a) 2025eko ekainaren 30era arte, konturako lehenengo ordainketa bat eskatzen ahalko dute, esleitutako diru-zenbatekoaren %50i dagokiona. Horretarako, ordura arte zehaztutako helburuen betetze mailari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko da, jarduketen laburpen xehatua jasoko duena".

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Eskubide Sozialetako Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren 2.2.a) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea akats material bat, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 432E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdi honen 8.1 oinarri arautzailean, 1. ataleko paragrafoan eta 1. ataleko a) letran dagoena: "Ekonomia sozialaren entitateen edo enpresen arteko kooperazioa eta berrikuntza sustatzeko dirulaguntza deialdia 2025erako". Zuzenketaren helburua da "maiatzaren 30a" agertzen den tokian "ekainaren 30a" agertzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 14an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2507044