104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

19437-1254 SAN MARCOS ERALDAKETARAKO NEKAZARITZA-SOZIETATEA

Desegitea, iraungitzea eta likidazio batzordea izendatzea

Teresa Frieros Carrascalek, 19437-1254 San Marcos Eraldaketarako nekazaritza sozietateko idazkariak (sozietatea Murelu Deierrin dago, IFK: F31100423, egoitza soziala: 31292 Murelu Deierri, Karrika Nagusia z.g., eta helbidea –jakinarazpenak egiteko–: 31292 Murelu Deierri –Nafarroa–, Karrika Nagusia 12).

Hauxe ziurtatzen dut: eraldaketarako nekazaritza sozietate honek, 2025eko apirilaren 8an egindako ezohiko batzar orokorrean, onetsi zuen desegitea eraldaketarako nekazaritza sozietatea, eta likidazio prozesua hastea. Beraz, bidezkoa da likidazio batzordea izendatzea; kide guziek osatuko dute, eta horiek, halaber, kapital sozialaren %100 dira.

Batzar horretan, honako erabaki hauek hartu ziren, aho batez:

Lehenbizikoa.–Zuzendaritza Batzordea berritzea.

Zuzendaritza Batzordea berritzen da, eta hildako bazkidea ordeztuko da haren emazte eta jaraunslearekin; idazkari karguan ordeztuko du.

Sozietateak hiru zati berdin izanen ditu, bazkide guztien artean.

Bazkide guztiak dira sozietatearen hiru zati berdinen titular; hots, kapital sozialaren %33,33ren titular dira.

Aho batez hartzen da erabakia.

Bigarrena.–2020., 2021., 2022., 2023. eta 2024. ekitaldietako kontuak onestea.

Eraldaketarako nekazaritza sozietateak ez du jarduerarik; beraz, aipatutako ekitaldietarako urteko kontuak aurkezten dira, eta aho batez onesten.

Hirugarrena.–Desegitea eta iraungitzea, eta eraldaketarako nekazaritza sozietatea likidatzeko batzordea izendatzea.

Hiru bazkideek erabaki dute eraldaketarako nekazaritza sozietatea iraungitzea eta desegitea, eta izendatu dira likidazio batzordeko kideak.

Erabakitzen da kapital soziala banatzea hiru zati berdinetan, eta hiru zati berdinetan adjudikatzea eraldaketarako nekazaritza sozietatearen jabetza diren higiezinak.

Onesten da desegitearen eta iraungipenaren balantzea.

Eraldaketarako nekazaritza sozietateak ez du hartzekodunik.

Erabakitzen da eraldaketarako nekazaritza sozietatearen hartzekoa banatzea ondotik azaltzen den bezala, halako moduz non eraldaketarako nekazaritza sozietatearen finkak adjudikatuko diren hiru zati berdinetan, hiru kideen artean.

Erabakiak aho batez hartu dira.

Laugarrena.–Idazkariari baimena ematea.

Idazkariari aho batez ematen zaio baimena behar diren kudeaketak egin ditzan, erabaki hauek publikoak izan daitezen, eta behar diren agiriak inskriba ditzan eraldaketarako nekazaritza sozietatearen erregistroan eta jabetza erregistroan, Batzar honen erabakiak gauzatzeko.

Eta horrela ager dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut.

Murelu Deierrin (Nafarroa), 2025eko apirilaren 8an.–Idazkaria, Teresa Frieros Carrascal.

Iragarkiaren kodea: P2506915