104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2025eko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2025eko otsailaren 19an eginiko osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 271. artikuluarekin lotuta, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2025eko maiatzaren 17an.–Lehendakaria, Xuban Goldarazena Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L2507176