1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
145/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Atarrabiako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 4E/2020 Ebazpenaren bidez, Iruñeko udalerriaren eta haren mugakide direnen arteko mugako marra jurisdikzionalak berreskuratzeko eta haien hobekuntza geometrikoa egiteko lanen prozedura hastea xedatu zen, eta ukitutako udalei eskatu zitzaien udal batzordeak eratzeko, lan horietan laguntzeko eta horiek berresteko.
Ebazpen horren arabera berreskuratu beharreko marretako bat da Iruñeko eta Atarrabiako udal mugarteen arteko geometria.
Ebazpen horren bidez, halaber, mugako marren zuzenketa eta hobekuntza geometrikoa egiteko oinarrizko proposamenak jendaurrean jarri ziren hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita, lanekin lotutako informazioa edo ekarpenak biltzeko.
2023ko maiatzaren 25ean eta 2025eko martxoaren 6an, Atarrabiako eta Iruñeko udaletako osoko bilkurek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa. Akta horren bidez, UTM koordenatuekin zehazten dira aitortutako mugarri-puntuak eta bi mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marraren trazadura geometrikoa, hori guztia Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2023ko apirilaren 12ko txosteneko zehaztapenen arabera. Txosten hori baterako akta gehigarrian dago jasota eranskin gisa.
Era berean, 2023ko apirilaren 13an eta 2025eko urtarrilaren 30ean, Ezkabarteko eta Burlatako udalek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarri bera onetsi zuten, batzordeek aldez aurretik sinatua, prozeduran eragiten dieten 3 mugarte arteko mugarri-puntuei dagokienez.
Aztertu dira Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren txosten teknikoa eta juridikoa, 2025eko apirilaren 10koa eta 23koa, hurrenez hurren, espedientean jasota daudenak.
Kontuan hartuta Iruñeko eta Atarrabiako udalek ezarri duten mugako marraren definizioak ez dituela aldatzen udal mugarteak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13. artikulutik 20. artikulura bitartekoetan ezarritako definizioen, baldintzen eta prozedurekin bat.
Aintzat hartuz otsailaren 16ko 13/2009 Foru Dekretua, zeinen bidez ebatzi baitzen Iruñeko eta Burlatako udal mugarteak aldatzeko espedientea, eta aintzat hartuz, halaber, gaur den egunean haren ondoriozko geometria ez dagoela islatua Estatuko kartografia ofizialean, eta haren ukipenek Iruña eta Atarrabia arteko mugarte-marrari eragiten diotela, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2025eko apirilaren 10eko txosten teknikoan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko eta Atarrabiako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onestea, eranskinean zehaztutako koordinatuetan oinarrituta osatu den geometriarekin.
2. Institutu Geografiko Nazionalari eskatzea mugako marra hori Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzeko, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamendu Geografikoan sartzeko, orain arte indarra izan duen erregistro orria eguneratu edo berrikusteko ondorioak izateko eta kasuan kasuko ziurtagiriak emateko.
3. Marra Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzea lortu ondoren, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak aipatutako udalei igortzea erregistro orriaren kopia bana.
4. Era berean, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuari eskatzea behar diren ekintzak egin ditzala Iruñeko eta Burlatako udal mugarteak aldatzeko espedientea ebazten duen otsailaren 16ko 13/2009 Foru Dekretuaren ondoriozko geometria Estatuko kartografia ofizialean sartuko dela bermatzeko.
5. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzura igortzea katastroetan behar diren lanak egin ditzan.
6. Ebazpen hau eta dagokion dokumentazioa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalera igortzea, jakinaren gainean egoteko eta SITNAn ondorioak izan ditzan.
7. Halaber, ebazpen hau Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalera eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igortzea, jakin dezaten.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko, Atarrabiako, Burlatako eta Ezkabarteko udaletara eta Institutu Geografiko Nazionalaren Eskualde Zerbitzura igortzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 29an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
KOORDENATUAK
NODOA / MUGARRIA | X KOORDENATUA | Y KOORDENATUA | Z KOORDENATUA |
M01-M3T | 613067,2 | 4743492,7 | 440,5 |
N0002 | 613063,75 | 4743525,13 | 444,5 |
N0003 | 613062,06 | 4743540,85 | 446,8 |
N0004 | 613060,92 | 4743551,57 | 448,4 |
N0005 | 613058,79 | 4743571,45 | 454,7 |
N0006 | 613062,72 | 4743613,77 | 466,7 |
N0007 | 613067,06 | 4743653,35 | 481,5 |
N0008 | 613071,12 | 4743693,26 | 498,6 |
N0009 | 613071,59 | 4743697,89 | 498,9 |
N0010 | 613071,65 | 4743698,47 | 498,9 |
N0011 | 613076,18 | 4743743,03 | 524,8 |
N0012 | 613077,15 | 4743752,59 | 530,3 |
N0013 | 613077,24 | 4743753,34 | 530,9 |
N0014 | 613078,66 | 4743764,68 | 535,2 |
N0015 | 613083,55 | 4743810,74 | 557,4 |
M02-M3T | 613091,5 | 4743844 | 572,7 |
Iragarkiaren kodea: F2506376