104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

299/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko 2025eko laguntzen deialdia onesten duena, laguntzen bidez sostengu emateko Nafarroako azienda hazleen elkarteei, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan. DDBN identifikazioa: 831463.

Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko azken 8143 C (2015) Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zen.

Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 10.2 neurria garatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua onetsi zen. Foru agindu horrek laguntza batzuk emateko arauak ezarri zituen, hots, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzekoak. Ondoren, foru agindu hori honako hauen bidez aldatu da: maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Agindua, urriaren 18ko 261/2018 Foru Agindua eta abuztuaren 31ko 150/2020 Foru Agindua.

Neurri horretarako laguntzak emateko 2025. urteko deialdiaren onespena noiz egiten den kontuan hartuta, adierazi beharrekoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak 154.1 artikuluan xedatzen duela 1305/2013 (EB) Erregelamendua indarrik gabe geratuko dela 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Izan ere, 2021/2115 (EB) Erregelamenduak arauak ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da–, eta haren bidez indargabetzen dira 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak. Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, landa garapenerako programak gauzatzeari dagokionez, 2025eko abenduaren 31ra arte aplikatuko da, bat etorriz 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin. Aplikatuko zaie, baldintza berberetan, 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programa horien esparruan onuradunek egindako eta erakunde ordaintzaileak ordaindutako gastuei.

Bestetik, urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuak dio ezen, elkarte baten kontrol eskema funtsean aldatuz gero, baita adierazleetako bat gauzatzeko kostuak ere, laguntzaren urteko deialdietan zenbateko berriak alda daitezkeela, adierazlea kostu berrira egokitu dadin. Hori oinarri harturik, zenbatekoak eguneratu dira, eta hasiera batean aurreikusitako aurrekontu partida handitu da, 80.000 euroan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsen –LGENF– bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa) 65. artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntza honek badu Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa-agintaritzaren aldeko txostena, bat etorriz 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 1.2 artikuluarekin eta maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrarekin (foru dekretu horrek arautzen du nekazaritza politika erkidearen plan estrategikoaren gobernantza sistema, antolaketa eta funtzionamendua).

Laguntza lerro hau jasota dago Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren VII. eranskinean, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez onetsitakoan; erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2024-2026 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onetsi zen.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea ere aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzen 2025eko deialdia onestea, laguntzen bidez sostengu emateko Nafarroako azienda hazleen elkarteei, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan.

2. Onuradunak gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, zeina aipatzen baita maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan (gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko legea). Esteka honen bidez eskuratu daiteke:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

3. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

4. Aldatzea urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuan ezarritako adierazleak, halako moduz non laguntzaren gehieneko zenbatekoak, jardueraren, espeziearen eta orientazioaren arabera, honako hauek izanen baitira 2025erako:

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, jardueraren, espeziearen eta orientazioaren arabera

Espeziea eta orientazioa

Liburu genealogikoa
mantentzea
eta balorazio genetikoa

Balorazio
morfologikoa

Errendimendu
kontrola duten
animaliak

Filiazioaren
kontrol
genetikoak

Germoplasma
bankua

Arrazaren
hedapena

Haragitarako behi-azienda autoktonoa

3,50 euro
abelburuko

11,50 euro
abelburuko

11,50 euro
abelburuko

11,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosi bakoitzeko

35 euro
abelburuko

Haragitarako ardi-azienda autoktonoa

0,47 euro
abelburuko

1,15 euro
abelburuko

1,00 euro
abelburuko

7,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosi bakoitzeko

7,00 euro
abelburuko

Esnetarako ardi-azienda autoktonoa

0,47 euro
abelburuko

1,15 euro
abelburuko

6,80 euro
abelburuko

7,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosi bakoitzeko

7,00 euro
abelburuko

Zaldi-azienda autoktonoa

3,00 euro
abelburuko

10,00 euro
abelburuko

5,50 euro
abelburuko

11,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosi bakoitzeko

35,00 euro
abelburuko

5. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

6. 480.000 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu-aurrekontu orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Abeltzaintza elkarteak" izeneko 710004 71300 4819 412200 partidaren kargura.

7. Deialdi honetan aplikatzekoa izanen da urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduan jasotakoa, zeinaren bidez Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri baitziren (foru agindu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren, urriaren 18ko 261/2018 Foru Aginduaren eta abuztuaren 31ko 150/2020 Foru Aginduaren bidez aldatu zen).

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 8an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2506837