2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 1318. lurzatian. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 4. poligonoko 1318. lurzatian. Rebabados Sakana SLk sustatu du.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluei (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Altsasun, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506509