2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 37. lurzatian. Behin betiko onespena
Aditzera ematen da 2025eko apirilaren 24ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zela hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 37. lurzatian. MYC Mobiliario Electrodomésticos SLUk sustatu du. Hori dena, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Hori dena argitara ematen da, onetsitako dokumentua jasotzen duen eranskinarekin batera, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 79.1 artikulua.
Andosillan, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506489