2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Araizko, Aresoko, Beteluko Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2025eko otsailaren 19an egin bilkuran hasiera batean onetsi zuela Araizko, Aresoko, Beteluko Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2025eko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Larraunen, 2025eko maiatzaren 17an.–Lehendakaria, Xuban Goldarazena Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L2507175