1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 7an hartua, onesten duena II Plan de Acción Exterior de Navarra - Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana (2025-2028).
Nafarroako Gobernu honek ezarrita ditu bere ildo politiko nagusiak, "Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta pluralerako 2023-2027 Programa Akordioan". Akordio horrek berariaz jasotzen ditu, "Nafarroa soziala eta ongizatearena" atalean, kanpo ekintzaren eremuan jarduteko lehentasun hauek:
–Foru Komunitatea Automozio Eskualdeen Aliantzaren lehendakari dela aprobetxatzea Nafarroako automobilgintzaren sektorea sustatzeko.
–Kanpoan diren nafarrekiko harremanei buruzko Legea garatzea, baita Next estrategia ere, talentuaren itzulerari eta atxikipenari buruzko ardatzean.
–Nafarroaren Bruselako Ordezkaritza eta Europako Proiektuen Bulegoa sendotzea, funts horiek Nafarroari ematen dizkioten aukerak aprobetxatuz.
Azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 18. artikuluan zehaztu bezala, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak dira "Nafarroako kanpo ekintza planifikatu, koordinatu eta bultzatzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin elkarlanean", eta "Nafarroako Gobernuaren 2021-2024 aldirako Kanpo Ekintzaren Plana garatzea eta hurrengo planak eguneratzea".
Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako kontseilariak urtarrilaren 27an emandako 4E/2025 Foru Aginduaren bidez, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak martxan jarri zuen "II Plan de Acción Exterior de Navarra Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana 2025-2028" egiteko prozesua, bost fasetan egituratutako prozesu baten bidez: Analisia eta ebaluazioa, partaidetzazko lanketa, jendaurrean jartzea, azken idazketa eta itzulera eta onarpena.
Prozesu horren fruitu, II Plan de Acción Exterior de Navarra Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana 2025-2028 proposatzen da, 2025etik 2028ra bitarte iraunen duena, hiru ardatz estrategikoren inguruan:
1. Nafarroa Europan: Berezko ahotsa Europar Batasunean.
2. Mugaz gaindiko Nafarroa: Kokapen geografikoa abantaila estrategiko gisa.
3. Nafarroa globala: Mundu global eta askotariko batean funtzionatzeko modu bat.
Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
1. Onartzea "II Plan de Acción Exterior de Navarra Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana 2025-2028", zeina erabaki honen eranskin gisa erantsi baita.
2. Erabaki hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta II Plan de Acción Exterior de Navarra Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana 2025-2028, berriz, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Nafarroako Kanpo Ekintzaren Plana 2025-2028 (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2506622