2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Santsoleko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
–Lote bakarra:
- Alderdiak: El Romeral eta Valdelengua.
- Espeziea: Aleppo pinua (pinus halepensis Mill.).
- Bolumena: 2.626,82 m³.
- Zuhaitz kopurua: 56390.
- Tratamendu motak: Bakantzea.
- Hasierako prezioa: 5 euro/m³.
Santsoleko Udaleko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira proposamen ekonomikoak, haren egoitza elektronikoaren bidez, 2025eko ekainaren 20ko 12:00ak baino lehen, eta, haiekin batera, lizitazio prezioaren %2 ordaindu izanaren frogagiria, horretarako onetsitako ereduaren arabera.
Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira eskaintza ekonomikoak, 2025eko ekainaren 30ean, 12:00etan.
Udal Idazkaritzan daude interesdunen eskura klausula ekonomiko-administratibo partikularren agiriak eta baldintza teknikoen agiriak.
Santsolen, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.
Iragarkiaren kodea: L2506907