2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoan 9 inspektore lanpostu betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2025eko maiatzaren 19an:
Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolako zuzendariak maiatzaren 8an emandako 090/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Iruñeko Udaleko Udaltzaingoan 9 inspektore lanpostu betetzeko deialdian -Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 30ean hartutako erabakiaren bidez (18/RH) onetsi eta 2024ko 204. NAOn, urriaren 8koan, argitaratutakoan- jasotako "Udaltzain-inspektorerako igoera (2025)" ikastaroko azken kalifikazioak, eta espedientean jasotako gainerako agiriak, eta deialdiaren 12. oinarrian jasotakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
1.–Honako hauek Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izendatzea, eta honako lanpostu huts hauek esleitzea:
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 417 | 1-204700-3 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 514 | 1-204700-4 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 654 | 1-204700-5 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 129 | 1-204700-6 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 800 | 1-204700-12 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 900 | 1-204700-14 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 634 | 1-204700-2 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 484 | 1-204700-9 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
UDALTZAIN-ZENBAKIA: 400 | 1-204700-10 UDALTZAINGOKO INSPEKTOREA |
2.–Izendatuak 2025eko ekainaren 1ean jabetuko dira lanpostuaz.
3.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2507190