2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau: "Ordenantza, arautzen duena nola eman laguntzak Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko". Erabaki zuen, bestetik, indarrik gabe uztea honako hau: "Ordenantza, arautzen duena nola eman laguntzak Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko", zeina onetsi baitzen 2023ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, eta argitaratu, 2023ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ean.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurreko epean, interesdunek ikus ditzakete erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak, Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).
Tuteran, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506520