104. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

86E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ergoieneko Udal Planaren aldaketa bat, Ergoienan Lizarragako 1. poligonoko 36 A lurzatiaren zati bati sailkapena aldatzeko. Sustatzailea Jesús Echarri Luis da.

Ergoieneko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Ergoieneko udalerrian Lizarragako 1. poligonoko 36. katastro-lurzatiaren zati bati (2930 m²) sailkapena aldatzea, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarri izatera pasa dadin, familia bakarreko bi etxebizitza eraiki ahal izateko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 149E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, ingurumen ukipenik sortzen ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Ergoieneko Udal Planaren aldaketa bat, Ergoienan Lizarragako 1. poligonoko 36 A lurzatiaren zati bati sailkapena aldatzeko. Sustatzailea Jesús Echarri Luis da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Ergoieneko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2506925