1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
975/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 20an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.
Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2025eko maiatzaren 20an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Plantilla aldatzeko aurreko erabakietan antzemandako akatsak zuzentzea, eranskin gisa doan memorian adierazitakoaren arabera.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Bosgarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."
Iruñean, 2025eko maiatzaren 20an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2025. URTEKO EKITALDIA
A) Lanpostuen aldaketa.
A.1) Atxikipena aldatzea.
Lanpostu honen atxikipena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
725 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA) | KUDEATZAILETZA /-/-/-/ - | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /-/ IKERKETA INSTITUTUEI I+Getan LAGUNTZEKO UNITATEA |
Justifikazioa: Jerónimo de Ayanz eraikineko ikerketa-institutuei laguntza administratibo handiagoa emateko beharra egiaztatu da; hain zuzen, administrazioko langile iraunkorrak behar dira.
A.2) Lanaldiaren aldaketa.
Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | ATXIKIPENA | HASIERAKO LANALDIA | ORAINGO LANALDIA |
142 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZEL-AK KUDEATZEKO ATALA / - | G | LZ |
144 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / - | G | LZ |
146 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / - | G | LZ |
Justifikazioa: Langileria Kudeatzeko Atala bitan banatzearen ondorioz, Giza Baliabideen Zerbitzua berregituratu egin zen, eta, horren ondoren, komenigarritzat jotzen da hango bi bulegoren lanaldia aldatzea.
A.3) Hizkuntza-eskakizuna aldatzea.
Hizkuntza-eskakizuna aldatu da lanpostu hauetarako:
LANPOSTU ZK. | IZENA | HASIERAKOA | ORAINGOA |
58 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA) | Euskara B2 | Euskara C1 |
906 | ADMINISTRAZIO KUDEAKETARIA (OL-KO KUDEAKETARIA) | Euskara B2 | Euskara C1 |
Justifikazioa: harik eta horri buruzko planteamendu orokor bat onesten ez den arte, eskatutako hizkuntza-kualifikazioa Unibertsitatean dauden antzeko gainerako lanpostuenarekin parekatuko da.
B) Akatsak zuzentzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoari buruz Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki batzuetan atzemandako akats hauek zuzendu dira:
B.1) 2025eko martxoaren 11ko erabakia, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa, hartan sartutako lanpostuen izena ezartzeko.
Eranskinean, honela dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | LEHENGO KODEA | LEHENGO IZENA | ORAINGO KODEA | ORAINGO IZENA |
373 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako ofiziala |
391 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako ofiziala |
425 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako ofiziala |
Honela esan behar du:
LANPOSTU ZK. | LEHENGO KODEA | LEHENGO IZENA | ORAINGO KODEA | ORAINGO IZENA |
373 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako teknikari laguntzailea |
391 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako teknikari laguntzailea |
425 | 182 | Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea | 12183 | Artxiboetako teknikari laguntzailea |
Justifikazioa: onetsi zenean, 2025eko martxoaren 11ko Gobernu Kontseiluan, izen okerra eman zen, ez baitzetorren bat zegokion unitatearekin erabakitakoarekin.
B.1) 2025eko martxoaren 11ko erabakia, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa.
"A.3.2.–Sartzeko eskakizunak aldatzea" apartatuan, honela dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | IZENA | ATXIKIPENA | LEHENGO ESKAKIZUNA | ORAINGO ESKAKIZUNA |
198 | Bulegoburua (Mailegua eta Aretoa) | KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / KONTROL BIBLIOGRAFIKORAKO ATALA /- | C/D | B/C |
27 | Bulegoburua (Ikerketaren Kudeaketa) | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /- | C/D | B/C |
85 | Bulegoburua (Ondarea) | KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / EKONOMIA KUDEAKETAKO ATALA/- | C/D | B/C |
73 | Bulegoburua (Kontabilitatea/Diru-sarrerak) | KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA/- | C/D | B/C |
33 | Bulegoburua (Nazioartekotzea eta Lankidetza) | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA | C/D | B/C |
Honela esan behar du:
LANPOSTU ZK. | IZENA | ATXIKIPENA | LEHENGO ESKAKIZUNA | ORAINGO ESKAKIZUNA |
198 (*) | Bulegoburua (Mailegua eta Aretoa) | KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / KONTROL BIBLIOGRAFIKORAKO ATALA /- | C/D | B/C |
27 (*) | Bulegoburua (Ikerketaren Kudeaketa) | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /- | C/D | B/C |
85 (*) | Bulegoburua (Ondarea) | KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / EKONOMIA KUDEAKETAKO ATALA/- | C/D | B/C |
73 (*) | BULEGOBURUA (Kontabilitatea/Diru-sarrerak) | KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA/- | C/D | B/C |
33 (*) | Bulegoburua (Nazioartekotzea eta Lankidetza) | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZEA ETA LANKIDETZA ATALA /- | C/D | B/C |
49 | Bulegoburua (Mailegua eta Aretoa) | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KONTROL BIBLIOGRAFIKORAKO ATALA /- | C/D | B/C |
Justifikazioa: behin-behineko onespenean ez zen kontuan hartu "(*)" zioen oharra, non esaten baitzen lanpostu horretara sartzeko eskakizunak ez direla aldatu behar harik eta lanpostua hutsik gelditzen den arte. Lanpostu hori, hain zuzen, 1984ko abuztuaren 2ko 30/1984 Legean eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera dago betea. Halaber, 49 zenbakiko lanpostua gehitzea falta zen.
Iragarkiaren kodea: F2507307