189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

188/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez arautzen baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen-prozedurari dagokion praktikaldia. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen-prozedura hori, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kudeaketa-arloko lanpostuak betetzeko.

2483E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Neurologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

63E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Cintruenigoko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, zeinak hirigintza araudi partikularraren 24. artikulua aldatzen baitu eta helburu baitu Cintruenigoko udal planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea doitzea. Sustatzailea Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SL da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

279E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024ko deialdiaren 14.1.c) oinarria. BDNS identifikazioa: 734895.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

125C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Sando Gestion SL enpresaren (Domus VI-Mentalia Pamplona lantokia, Olaben) hitzarmen kolektiboaren 2024. eta 2025. urteetarako soldatak berrikusteari buruz erdietsitako Akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

126C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila PLANIGER SA enpresaren (lehengo AMMA) hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.

128C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Igoa y Patxi Logística SL hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.

129C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren Iraizozko lantokirako hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2023koa.

1.7. BESTELAKOAK

348/2024 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Lesakako "Tantirumairu Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak duen baimena aldatzen duena, haren instalazioak aldatu direlako.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: biometanoa ekoizteko instalazio baterako banaketa-sarera konektatzeko instalazioak, E-cogeneración Cabanillas SLk sustatua, Cabanillasko udal-mugartean. 0001-GR espedientea.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: biometanoa ekoizteko instalazio baterako banaketa-sarera konektatzeko instalazioak, Biogasval SLk sustatua, Valtierrako udal-mugartean. 0003-GR espedientea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea

ALLIN

Hirigintzako araudiaren 52. artikulua aldatzeko araudia, Allingo Udal Planean

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hortz-klinika

ARANGUREN

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloako 1. poligonoko 1100. lurzatian. Behin betiko onespena

AZAGRA

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako biltegia

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1.2.1 lurzatian. Behin betiko onespena

BUÑUEL

Aldaketa, Udalaren San Gregorio zahar etxearen estatutuetan. Hasierako onespena

BURLATA

Aldaketa, 2024-2025 ikasturterako, honako honetan: 3. araua, jarduera soziokulturalen prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

CABREDO

2024rako tasak eta zerga-tasak

LIZARRA

Jarduera-lizentzia ematea. Adinekoen egoitza

Jarduera-lizentzia ematea. Sukalderik gabeko taberna

Jarduera-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua

ETAIU

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, 12. poligonoko 292. eta 293. lurzatietan. Behin betiko onespena

GARRALDA

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

UHARTE

Aldaketa Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean, 232. eta 457. lurzatietan. Behin betiko onespena

LEKUNBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Kafetegia

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 78. eta 79. lurzatietan. Behin betiko onespena

MURILLO EL CUENDE

2024ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

NAGOREKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-larreen aprobetxamendua arautzen duena

OLAIBAR

Araudia, Enderizko 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatietako aldaketarena

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien saltokia, prestalekuarekin

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. nekazaritzako makinak konpontzeko eta haietan mantentze lanak egiteko mekanika-lantegia

Jarduera-lizentzia ematea. Jatetxea

Jarduera-lizentzia ematea. Aldi baterako txatarra biltegia

UNTZITIBAR

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, Zorokiaingo 6. poligonoko 67., 68. eta 73. (zati bat) lurzatien sailkapena aldatzeari buruzkoa. Araudia

UNTZUKO KONTZEJUA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

OLLARAN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Abeltzaintzako nabea, hegaztiak ugaltzeko ustiategitarako

ZOLINAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

ZUBIETA

Hirigintza tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena